Ander Murua Altuna III.aren aurka ariko da igandean Uarkapen, 4 t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko
2026/11/13Ander Muruak txapelketa bikaina egin ondoren, Arrasaten jokatuko du 4 t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida. Altuna III.aren aurka ariko da azaroaren 15ean, igandean, 17:15ean, Uarkape pilotalekuan.
Jaialdian beste partida bat ere izango da: binakakoan, Senar-Iztueta eta Rekalde-Rezusta bikoteak lehiatuko dira.
Sarrerak salgai daude entradasfronton.com webgunean. Animatu eta bete dezagun Uarkape!