Aniztasun teknikariaren lanpostua bitartekotasunez hornitzeko deialdia

2024/04/23
Card image cap
Arrasateko Udalak Aniztasun teknikariaren lanpostua bitartekotasunez hornitzeko oinarriak onartu ditu. Deialdiaren iragarkia argitaratu da apirilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Interesdunek, hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea, apirilaren 22tik maiatzaren 6ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dute udaletxeko erregistro orokorrean.

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsultatu daitezke, Lan Eskaintza Publikoaren atalean.