Antoniñako istingan 220 arbola landatuko dira urtarrilaren 18ko Zuhaitz Eguna baliatuz
Urtarrilaren 18a Zuhaitz Eguna da, eta Arrasateko Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu; hala nola, zuhaitz azoka, landaketa edota hitzaldi bat.
Egunean bertan, ohi bezala, herritarrekin batera 220 zuhaitz landatuko dira. Aurten, Antoniñako istinga izango da kokaleku. Musakola auzoan dago, Anporreta mendira igotzeko hasieran. Bertan daude mineral garbitokiaren aztarnak. XX. mende hasieran burdin minerala atera eta garraiatzen zen aireko kable bidez Udaletxeko meategietatik Antoniñako garbitokiraino. Han Antoniña errekako urari esker garbitu eta sailkatu egiten zuten, eta gero garraiatu Bergarako labe garaietaraino. Lan hau iraun zuen aurreko mendeko 40. hamarkadara arte. Garbitokiko presaren hormak, eta goiko baserrietara igotzeko errepideak ,sortu dute istinga artifizial bat. Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta 170 sahats. Hitzordua 10:00etan ezarri da Musakolako Institutuko goiko eraikinean. Landaketa ondoren hamaiketakoa eskainiko da. Udaletik gomendatu dute gomazko botak eramatea.
Aurretiaz, Arrasateko Udalak, bertan hainbat lan egin ditu eremua berreskuratze aldera 2019an: istingaren ur maila mantentzeko egin dira presa txikiak enborrak erabilita; eraiki dira egurrezko pasabideak istingaren gainetik paseatzeko; eta inguruan dauden espezie inbaditzaileak kendu dira: Fallopia sp, Buddleja sp, Prunus laurocerasus… Hain zuzen, azken honi jarraipena emango zaio datorren Zuhaitz Egunean ere, herritarren laguntzarekin Cyperus eragrostis landare inbaditzaileak aterako baitira.
Azkeneko urteetan hainbat Zuhaitz Egun ospatu dira eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira Garagartza, Kurtzetxiki, San Balerio eta Antoniñako herri lurretan. Gainera azkeneko bi urteetan ez da egin landaketa arrunta, ez dira landatu zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan. Guztira 400 zuhaixka inguru landatu dira epe honetan.
VII. Zuhaitz Azoka
Bestetik, Baserriko produktuen azokan ere ospatuko da Zuhaitz Eguna, VII. Zuhaitz Azoka berezia eginez. 8:00etatik 14:00etara izango da Seber Altube Plazan. Guztira 6 mintegi izango dira bertan:
Mintegia |
Espezieak |
Enkarguak |
Areitio - Zaldibartik |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak |
608879352 |
Artadi – Igorretik |
Basoko landare autoktonoak |
680937875 |
Belar – Zaldibartik |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak |
629484151 |
Lurberry - Zarauztik |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak |
657719685 |
Udalatx - Arrasatetik |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak |
690610822 |
Zubialde Beintza-Labaienetik |
Bertako Sagarrondoak. Antzinako barietateak, gure inguruari egokituak |
646635524 |
‘Klima larrialdia eta basoen ekarpena’ hitzaldia hilaren 22an
Zuhaitz Egunari jarraiki, hilaren 22an, ‘Klima larrialdia eta basoen ekarpena’ izenburupeko hitzaldia eskainiko du Garazi Auzmendi Arkarazo komunikatzaileak. Arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Areto Nagusian. Komunikatzaileak azaldu duenez helburu du basoek klima larrialdiari aurre egiteko duten potentziala ezagutaraztea eta baso ekosistemak naturalizatzearen onurez jabetzea, basoen kudeaketaren inguruan iritzi kritikoa sustatuz.
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko 2022/06/29
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean 2022/06/10
- Uda iritsi da Arrasatera 2022/06/02
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11
Ingurumena
- “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpainako irabazleak 2022/06/17
- Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran 2022/06/15
- Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban 2022/04/08
- Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari 2022/03/24
Toki Garapena
- Arrasateko Udalak eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute herriko saltokiak sustatzeko 2022/06/06
- Ortuko landara eta lore azoka berezia Seber Altube Plazan larunbatean, maiatzak 21 2022/05/16
- Kurtzetxikik (Larragainen) 100 abelburu hartuko ditu 2022an 2022/03/01
- Gabonetako Eskaparate Lehiaketan, Arrasateko Udalak antolatua, 28 establezimenduk hartuko dute parte 2021/12/14