Apirilaren 2ko azoka txikia martxoaren 31ra aurreratuko da, Aste Santuko jai egunak direla-eta

2021/03/23
Card image cap
Azoka hori, orain arte bezala, indarrean dauden higiene eta segurtasun neurriez egingo da, % 50eko edukierarekin, saltzaileen zein herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Aste Santua ate joka dugun honetan, Arrasateko Udalak jakinarazi du egubakoitzeko ohiko azoka egun bi lehenago egingo dela, azoka egunak egubakoitz santuaren jai egunarekin bat egin ez dezan.

Gauzak horrela, apirilaren 2an, egubakoitza, ez da egongo azoka txikirik, eta azoka hori egingo da eguaztenean, martxoaren 31n, neurri moduan kaleko salmentari laguntzeko. Izan ere, herritarrek Aste Santuko oporraldia erabiltzen dute eguneko planak egiteko edo inguruko herri edo hirietara joateko. Hori dela eta, aldaketa horren bitartez, udalak azokaren ohiko erabiltzaileak bermatu gura ditu, jai egunak direla eta, bertaratuen kopuruak behera egin ez dezan.

Amaitzeko, udalak ziurtatu du azoka txikia orain arte bezala egingo dela, higiene eta segurtasun neurri guztiak betez egingo dela, % 50eko edukierarekin, saltzaileen zein herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko.