Apiriletik ekainera Arrasaten aukera egongo da bisita gidatuez herriko ondarea ezagutzeko eta hainbat natura ibilbidez gozatzeko

2023/04/04
Card image cap
Arrasate monumentala eta industriala bisitatu ahal izango dira, eta baita natura ibilbide ugari egin ere.

Aste Santuaren atarian, urtero moduan, Arrasateko Udalak agenda oparoa prestatu du, ekintza proposamen eta ibilbide historikoz osatua, herritarrentzat zein bisitarientzat, Arrasate ezagutzeko. Apiriletik ekainera bitarteko agenda prestatu da.

Izan ere, Arrasatek ondare historiko eta natural handia eta aberatsa du, eta hori ezagutzera eman eta indartzeko xedez, udalak hainbat ekintza antolatu ditu, “Arrasate, gertuko turismoa. Tu destino cercano” lelopean.

Udalak nabarmendu duenez, “gure herrian bertan altxor ugari dugu, gure ondarea, natura… eta era jasangarrian gozatu dezakegu. Ekintza kulturalen zein artistikoen osagarri da, eta egun osoko planak eskainiko zaizkie herritarrei zein bisitariei. Azken urteetan batez ere arrasatearrek parte hartu dute bisita gidatu horietan, eta aurten, hori zaintzearekin batera, bailarara datozenak zein kanpoko bisitariak erakarri gura ditugu”.

Izen ematea, halaber, zabalik dago dagoeneko BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta eta izenemateak.arrasate.eus webgunearen bitartez.

Hona hemen apiriletik ekainera bitartean antolatu den turismo eskaintza:

APIRILEAN

  • Apirilaren 6, 7, 8an eta 15ean: Arrasate hiribildu bizia. Bisita gidatuak herriko ondare historiko kulturala eta Arrasateko ondare eta jatorri industriala ezagutzeko.
  • Apirilaren 9an: BAKUE-KORTABURU-ETXEZARRETA
  • Apirilaren 30ean: GR GI-289 HARTZAREN URRATSA (BERGARA-ARRASATE)

 

MAIATZEAN

  • Maiatzaren 1ean: GR GI-289 HARTZAREN URRATSA (ARRASATE-GATZAGA)
  • Maiatzaren 6an, 20an eta 27an: Arrasate hiribildu bizia.
  • Maiatzaren 7an: GONGETAKO MEATZEAK-SANTA LUZIA ERMITA
  • Maiatzaren 20an: IRRIKA GLUTEN FREE BAKERY: GLUTENIK GABEKO OBRADOREA
  • Maiatzaren 21ean: GARAGARTZA – UDALA – BESAIDE TELLAMENDI - GARAGARTZA

 

EKAINEAN

  • Ekainaren 3an, 10ean eta 17an: Arrasate hiribildu bizia.
  • Ekainaren 4an: BESAIDE – KOBAUNDI -UDALATX
  • Ekainaren 4an: BISITA KULTURALAK DEBAGOIENEAN
  • Ekainaren 18an: BEDOÑA – LARRIÑO - KURTZETXIKI