Argindarra aurrezteko ikastaro praktikoak egingo dira Arrasaten

2019/05/22
Card image cap
Energia eraginkortasunaren bidean, arrasatearrei zuzenduriko doako bi saio antolatu ditu Arrasateko Udalak Foru Aldundiarekin elkarlanean

Arrasateko Udalak, Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu ekimenaren baitan, herritarrei argindarra aurrezten laguntzeko saio praktikoak antolatu ditu. Helburua da elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egitea eta energia modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak ezagutzera ematea, esan bezala, energia kontsumoa zein gastua ere murrizteko.

Ikastaroa bi saioz osatua dago eta Kulturaten egingo da. Lehen tailerra maiatzaren 29an izango da, arratsaldeko 18:30ean Loramendi gelan eta bigarrena, aldiz, ekainaren 5ean, 18:30ean KZgunean. Biak ordubeteko iraupena izango dute.

Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, arrasatearrek oihane@izadi21.eus helbide elektronikora idatzi edo 686 427 565 (08:00-16:00 ordutegian) deitu ahal izango dute. Lehen saiorako izen emate epea zabalik egongo da maiatzaren 27a arte eta bigarrenerako aldiz, interesdunek ekainaren 3a arte izango dute apuntatzeko aukera.

Behin ikastaroa amaitzean, parte hartzaileei emandako azalpenak jasotzen dituen informazio euskarria banatuko zaie.

Argitu programa

Aipatu saioak Argitu programaren baitan kokatuta daude. Ekimen horren helburua da Gipuzkoako sektore ezberdinetan (etxebizitzak, merkataritza, empresa txikiak, etb.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea.