ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai

2019/04/23
Bueltan dator Arrasateko Udaleko Kirola Sailak aurrera daraman “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa. Apirilean, zoru pelbikoa indartzeko ariketak egingo ditugu. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da.

Arrasateko Udaleko Kirola Saileko “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa bueltan dator eta apirilerako proposatu duen jarduera zoru pelbikoa indartzean datza.

Zoru pelbikoaren muskulatura gure sistema muskulu-eskeletikoaren zati da eta giltzadura sakroiliakoa egonkortzen laguntzen du. Zoru pelbikoaren disfuntzioak hainbat patologia dakartza berarekin: txiza eutsi ezina, prolapsoa, gerriko mina… Horregatik da hain garrantzitsua zoru pelbikoa landu eta indartzea.

Ohikoa den legez, kurtso hauek dohainik izango dira abonatuentzat eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra aurrez izena ematea izango da. Horretarako, kiroldegiko harreran galdetu eta gehien komeni zaion ordua aukeratzearekin nahikoa izango du abonatuak. Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez, ahalik eta zerbitzu indibidualena eman ahal izateko, eta hori dela eta, lehenbailehen izena ematea komeni da.

Apirilaren 30ean, asteartean, burutuko dira ikastaro laburrak. Goizean 10:30tan eta arratsaldean 17:30tan. Ikastaroak 30 minutu iraungo du. Bertan, zoru pelbikoa indartzeko hainbat ariketa azalduko, praktikatu eta zuzenduko dira.

NORENTZAT:  abonatu guztiak

PREZIOA: Doan

BALDINTZA: Aurrez izena ematea kiroldegiko harreran

IRAUPENA: 30 min.

DATA: apirilak 30

ORDUA: 10:30tan eta 17:30tan