ArraSasoi kirol ekimenaren barruan, maiatzean banda elastikoarekin ariko gara lanean

2016/04/26
Card image cap
Martxoan ekin genion “Hamabi hile, hamaika gai” kanpainari.

Apirilaren 27an martxan jarriko den hirugarren saioan, Beñat Barberena Gimnasioko Aholkulariak Arrasateko Kiroldegiko abonatuei bideratuta emango dituen 30 minutuko formazio saioak emango dira. Saio hauetan Banda Elastikoekin ariko dira lanean eta bertan sorbaldako arazoak ekiditeko ariketak egiteaz gain, gorputz osoa lantzeko indar ariketak egingo dira, eta guztiak ere goma soil baten laguntzarekin.

Lehenenego lau saioak kiroldegiko abonatuentzat izango dira, edozein modalitate dutela (plus, eremu lehorra, igerilekua) eta guztiz dohainik. Parte hartzeko baldintza bakarra aurrez izena ematea da eta zabalik dago horretarako aukera. Helburua, gerora bakoitzak bere kabuz egin ahal izateko ariketa ikastea da. Horretarako Kiroldegiko harreran galdetu eta eguna eta ordua aukeratzearekin nahikoa izango da.

Helburua da hilean behin eskaintzea kiroldegiko abonatu guztiei jarduera fisikoarekin edo kirolarekin zer ikusia duen ekintza bereziren bat. Halaber, parte hartzeko aukera herritarrei oro har ere zabalduko da zenbaitetan.

ORDUTEGI AUKERAK:

  • APIRILAK 27: 16:30  edo 19:30
  • MAIATZAK 2:  16:30  edo 18:30
  • MAIATZAK 5: 9:00 edo 11:00

Saioak 30 minutu iraungo dute