Arrasate Herri Eskolako Erguin eraikineko teilatua berritzeko lanak amaitu ditu Udalak

2025/10/23
Card image cap
Azken urteetan, hainbat itogin atzeman ziren teilatuan, eta teilatuko hegalak egoera txarrean zeuden. Teilatuaren eraberritze lanen aurrekontua 316.825,27 eurokoa da izan da.

Arrasateko Udalak amaitu ditu Arrasate Herri Eskolako Erguin eraikinean teilatua berritzeko lanak. Uda amaieran hasitako esku-hartze hau eskolako eraikinaren egoera hobetzeko eta eraginkortasun energetikoa bermatzeko helburuarekin gauzatu da.

Aurreikusi gabeko segurtasun lanak ere egin dira

Lanek aurrera egin ahala, udaleko eta enpresa esleipenduneko teknikariek aurreikusitakoa baino esku-hartze handiagoa behar zela atzeman zuten. Zehazki, teilatuko hegal batzuk hautsita zeudela ikusi zen, eta beharrezkoa izan da horiek konpontzea eta egitura osatzeko errefortzu berriak jartzea. Egin diren errefortzu horiei esker, etorkizunean eguzki plakak instalatzeko aukera ere izango da, eraikina jasangarriago bihurtuz.

Obren adjudikazio aurrekontua 316.825,27 eurokoa da (BEZ barne), eta Construcciones Echaide SA enpresak egin ditu lanak.

Captura de pantalla 2025-10-23 a las 9.52.32.jpg Captura de pantalla 2025-10-23 a las 9.52.23.jpg

Haurren eta irakasleen ongizatea lehenetsiz

Obren bidez, eraikinaren estalkiaren egoera orokorra hobetu da, hezetasunak eta filtrazioak saihesteko neurriak hartu dira, eta isolamendua indartu da, ikastetxeko komunitatearen ongizatea bermatzeko. Izan ere, azken urteetan, hainbat itogin atzeman ziren teilatuan.

Udaleko Ongizate, Hezkuntza eta Bizikidetza zinegotziak, Jasone Giraldok, adierazi duenez: “Lan hauen bidez, Herri Eskolako Erguineko eraikinak segurtasun handiagoa eta eraginkortasun energetiko hobeagoa izango du. Eraikina Udal jabetzakoa izanik, gure helburua izan da mantentze lanak indartzea, eraikina egoera onean egon dadin, eta etorkizunera begira energia berriztagarrien erabilera sustatzea. Horregatik, egindako errefortzuek bide emango dute etorkizunean eguzki plakak instalatzeko”.

Urratsez urrats Herri Eskoletako egoera hobetzen

Azken urteetan Arrasateko Herri Eskolak hobetzeko hainbat esku hartze egin dira, eta beste batzuk epe motzean egitea aurreikusten ditu Udalak. Erguineko Herriko Eskolako kasuan, 2024an burutu ziren jolas parke pedagogikoaren lanak, eta eraikinaren teilatua berritzea izan da bigarren obra handia.

Bestetik, Bedoñabeko eraikinean, jolas parke pedagogiko berria egingo da epe motzean. Dagoeneko esleipen prozesuan da eta Udalak espero du 2026ko lehen hilabeteetan lanak abiatzea.