Aurten hondakinen kanpainako mural lehiaketaren irabazlea: Arrasate Herri Eskolako ikasleak

2023/06/09
Card image cap
Arrasate Herri Eskolako ikasleak murala eta opariak erakusten
Bigarren saria Aranzadi Ikastolako 6. mailako ikasleentzat.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatuta aurten ere hondakinen kanpaina egin da bailarako ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako 3. zikloan eta DBH 1.mailan. Horren harira, 5. eta 6. mailakoak gonbidatu zituzten mural lehiaketan parte hartzera, non irudikatu behar zuten zelako herria izango dugun 50 urte barru, hondakinen ikuspegitik. 

Aurten lan txukunena aurkeztu dute eta, beraz, lehiaketaren irabazleak izan dira Arrasate Herri Eskolako ikasleak; bigarrenak izan dira Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleak. Lanaren egileek sari moduan jaso dituzte: motxila bat, naturaz gozatzeko materialez osatutakoa, eta gela osorako hainbat liburu, natura lantzen dutenak. 

lehen saria.jpg  Mural lehiaketako bigarren saridunak.jpg

Mural lehiaketako bigarren saridunak (2).jpg

Bestetik, DBHn antolatzen den lelo lehiaketan irabazlea izan da Aretxabaletako Kurtzebarri Eskola, datorren ikasturteko kanpainan erabiltzeko lelo eder hau sortu duelako: “hobetuz gure jarrera, mundu berri baten sorrera”. Irabazleek aukera izango dute egun osoko irteera bat egiteko, bailarako hondakinen kudeaketarekin lotutako instalazio batzuk ikusteko.

Gainera, lehiaketan parte hartu duten ikasle guztiei eskerrak emateko, detaile bat eman zaie: hamaiketakoan hondakinik ez sortzeko bokata biltzeko zorroa lehen hezkuntzakoei, eta bigarren hezkuntzakoei boligrafoak, biak ala biak, birziklatuta PET motako botilez egindakoak.

Udalako Ingurumen Eskolatik eskerrik asko parte hartzeagatik, eta opa dizuegu udan ederto pasatzea.