Arrasate Pasealekua behin betiko zabalduko da bihar
Jadanik 9 hilabete igaro dira, joan den otsailean Arrasate Pasealekuaren eraikitze lanak hasi zirenetik. Pasa den urriko lehen astean, ibilgailuentzat noranzko batean zabaldu zen baina oinezkoen segurtasuna bermatzen ez zela ikusita, lanak amaitu bitarte, berriro ere ixtea erabakia zen.
Horiek horrela, aste honetan bukatuko dira berriztatze lan guztiak. Besteak beste, Munar aldera ematen duen Arima Zubiko zubi zatia eraitsi eta ordezkatu da eta Takolo eta Goiruko biribilguneen artean egokitzapen lanak egin dira. Azkenik, ostiralean zabalduko da, behin betiko, oinezko zein ibilgailuentzat Arrasate pasealekua. “Pasealekuak ibilgailuentzat bi norantza eskainiko ditu eta segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu, bai oinezko eta baita ibilgailuei dagokienean” adierazi du Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak.
Alkateak publiko egin du proiektuaren erredakzio eta exekuzioak izan duen kostua. Jakinarazi du “Asmatu, S.L.P. ingeniaritza etxea arduratu dela proiektua idazteaz eta “Construcciones Amenabar, S.A.” enpresak eraman duela aurrera obra. Era berean, Munar aldera ematen duen Arima Zubiko zubiaren gaineko lanek proiektu osagarri eta aurrekontu gehigarri bat behar izan dutela ere esan du Ubarretxenak. Hortaz, guztira, azken kopurua zehazten ari bada ere, 1.260.000 euro ko gastua izan duela obra honek komunikatu dute
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04
OZMA
- Herritarrek Zerrajera kaleko haur parke berriaren diseinua aukeratuko dute 2022/07/13
- Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko zerrenda 2022/06/22
- Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuak jartzeko, behin-behineko baimenak 2022/05/19
- Herritarrek 8,5eko batez besteko nota eman diote hiri-autobusaren zerbitzuari 2022/05/03