Arrasate pasealekua zabalik urriko lehen asterako

2015/09/03
Maria Ubarretxena alkateak hartutako erabakiaren ondorioz. Munar aldera ematen duen zubiaren zatiak erakutsi duen arrisku egoera kontutan izanik, Arrasate Pasealekua urrian zehar noranzko batean egongo da zabalik.

Arrasateko Udalak hartutako konpromisoa bete du eta irailak 1etik Zalduspeko zubia zabalik dago egin beharreko lanak amaitu ondoren.

Gaur Arrasate Pasealekuan Maria Ubarretxena, Arrasateko alkateak egindako adierazpenak argitu dute Arrasate Pasealekua urriko lehen asterako ibilgailuentzat noranzko batean zabalik geratuko dela. 

Ubarretxena alkateak azaldu du “EAJ–PNVren hauteskundetarako programan adierazi genuen bezala gure konpromisoetako bat Arrasate Pasealekua lehen bai lehen zabaltzea zela esan genuen eta gure hitza bete nahi dugu“, Ubarretxenak gehitu du “beraz, noranzko batean bada ere, betiere Munar aldera jotzen duen zubian hasitako lanak agerian utzi duten arrisku egoerak ekidin nahian, Arrasate Pasealekua ibilgailuentzat noranzko batean zabalduko da”. 

Arrasate Pasealekuko berrantolatzea 

Arrasate Pasealekua berrantolatze prozesuan, Foruen eta Udala plazen arteko zatian, GI-2620 foru errepidea Arrasateko Udalaren esku uztearen ondorio bat da. Titulartasun aldaketa horren ondorioz Takolo eta Goiruko biribilguneen artean egokitzeko proiektua idatzi zen. Orain obretan dagoen zati hau proiektu haren F zatia da. 

Proiektua “Asmatu, S.L.P.” ingeniaritza etxeak idatzi zuen, eta bertan F zatiarentzat aurreikusten zen kostua 1.577.462,99 eurotara heltzen zen. Enpresa hori da orain Obra Zuzendaritza lanen ardura duena. 

Eraikitze lanak “Construcciones Amenabar, S.A.” etxeari 1.134.995,90 eurotan esleitu zizkion Udalak, eta hauek 2015eko Otsailaren 23an hasi ziren. Orain arte lanak ondo garatu ahal izan dira eta aurreikusitako erritmoa jarraitu dute.

Zubiaren inguruko lanak hasterakoan, bi zatitan eraikita dagoela ikusirik, Munar aldera ematen duen zatiak arrisku-iturri izan daitekeela agerian geratu da. Hori horrela, zubiaren zati hori eraitsi eta ordezkatzea ezinbesteko suertatu da. Lan berri hauek proiektu osagarri batean bildu dira, non, alde batetik aurrekontu gehigarria 106.044,69 eurora heltzen dela jasotzen den, eta bestetik obren epea Urriaren bukaera arte eramatea ekarriko du.

Zalduspe-Osinaga oinezko pasabide zabalik 

Udalak uztailean adierazi zuen bezala Zalduspeko pasabideko obra era egoki eta azkarrean amaitzea zen hartutako konpromisoa. Obrak amaitzeko geratzen ziren lanak amaitu ondoren, zubiaren segurtasuna bermatze aldera, pasabidea zabalik dago irailaren 1etik.

Azken lanak, pintura, ur hodien frogak, zoladura hormigonatzea, barandatuak ipini eta azken karga froga egitea izan dira.