Arrasate San Juan jaietarako prestatzen hasi da: 90 jarduera baino gehiagok osatzen dute 2026ko egitaraua

2026/06/02
Card image cap
Ekainaren 12tik hasi eta hilaren 27ra bitarteko egitaraua izango da. Publiko guztientzako eskaintza zabala aurreikusi dute, 90 jarduera baino gehigoko egitarauarekin. Ahalegin berezia egin da haur eta gazteentzako eskaintza zabaltzeko eta herritarren iradokizunak txertatzeko. Jaio berriek ongi etorri zapia izango dute lehendabizikoz. Gazte Olinpiadak ospatuko dituzte hirugarrenez herriko gazteek, 1000 parte hartzailerekin, pasa den urtean baino 150 gehiago.

2026ko San Juan jaien egitaraua aurkeztu dute gaur herriko hainbat taldek, kultur eragilek eta Arrasateko Udalak. Ekainaren 12tik hasi eta hilaren 27ra bitarteko egitaraua izango da aurten. 

Antolatu diren jardueretan , denetariko aukerak aurkitu daitezke: dantza, musika, antzerkia, jolasak, diskofestak, bazkariak eta janari dastaketak… Ohiko bilakatu direnen artean daude, besteak beste, entzierroak, kantu afaria, Arrasate Musikaleko Musika Bandaren kontzertua, ‘Zeuk iñ zeuk jan’, gazte bazkaria, makalaren igoera, Eguzkilaru, edota 80 urtetik gorakoei omenaldia egitea. 

“Programazio hau osatzea ezinezkoa litzateke eragile ezberdinen parte hartzerik gabe. Arrasateko Udalaren izenean gure eskerrik beroenak San Juanetako mahaian parte hartzen duten eragile sozial eta kulturalei, horietako batzuk gaur hemen ordezkatuta daude” adierazi du Andoni Arratibel Kultura zinegotziak.

Hainbat berrikuntza, jaietako esperientzia hobetzeko 

  • Haur eta gazteen egitarauan hainbat hobekuntza egin dira eskoletako guraso elkarte zein asanbladen eskaerei erantzunez. Aurtengo San Juan jaietako egitarauan ahalegin berezia egin da haur eta gazteentzako eskaintza zabaltzeko eta herritarren iradokizunak txertatzeko, ohiko ekintzak —hala nola haurren tanborrada, dantzari eguna, erraldoiak edo Pirritx eta Porrotxen saioa— proposamen berritzaileekin uztartuz. Barraken ordezko gisa arrakasta handia duten doako puzgarriak mantentzeaz gain (uretakoak barne), 8 eta 15 urte bitarteko gazteen parte-hartzea sustatzeko ekintzak indartu dira; horren erakusle dira Seberon eta plazan egingo diren diskofestak, Roller, BMX eta Scooterren freestyle show ikusgarria, eta Eguzkilaru zein Gaztelaru programaren baitan antolatutako gazteentzako kontzertua eta DJ saioa, jaietan kolektibo honek duen presentzia eta gozamena bermatzeko helburuarekin.
  • San Juan jaietara ONGI ETORRIA emateko ekitaldia egingo da lehen aldiz. Iazko ekainetik hona jaiotako arrasatear txikiei, Udaletxeko Pleno aretoan ongi etorria emango zaie, jaietako zapi txikia jarriz. Ondoren, ARGAZKI BATERATUA ATERATZEA Erraldoiekin batera Udaletxe aurrean. Ohitura hau dagoeneko ospatzen da Bergara edo Oñati bezalako herrietan. Haur txikiei gonbidapena helduko zaie datozen egunetan etxera. 
  • Egitaraua digitalki kontsultatzeko aukera anitzak izango dira aurten:
    • Udal webgunean PDFa kontsultatzeko aukera izango da. 
    • Datozen egunetan www.arrasatentril.eus agenda bateratuan edota Udal APPan kontsultatzeko aukera izango da. 
  • Zezen plazarako sarrera batzuk aurretiaz salduko dira aurten, izan ere, entzierroa baino lehen ilara luzeak sortu ohi dira, eta horiek ekidite aldera, egun bakoitzerako 500 sarrera jarriko dira salgai aurrertiaz. Beste 500 inguru egunean bertan, entzierroa baino lehen, jarriko dira salgai. Gehienez bakoitzak 5 sarrera erosi ahal izango ditu. Aurretiazko salmenta hitzorduak: ekainak 13 eta 20 - 11:00-13:00 ordutegian.
  • Bertso Jaialdia bigarrenez Arotz plazan, Irati taberna ondoan, izango da, AEDk antolatuta. Bertsotan: Irantzu Idoate Funosas, Etxahun Lekue Etxebarria, Joanes Illarregi Marzol eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Gai jartzailea; Olatz Zuazubiskar Iñarra.

Aipamen berezia egin die Arratibelek Gazte Olinpiadako gazteei: “Hirugarren urtez ospatuko dituzte Gazte Olinpiadak 1000 gazteren parte hartzearekin 68 kuadrillatan, pasa den urtean baino 150 pertsona gehiago. Zorionak ematea Arrasateko gazte kuadrila guztiei antolatutako ekimen handi honengatik. Herri ekimen itzela izaten ari da”.

Haurrentzako egitarau osatua

Ekintzez beteta dator haurrentzako egitaraua San Juan jai hauetan. 

  • Ekainaren 13an haurren danborradarekin emango diote hasiera egitarauari etxeko txikienek. 
  • Ekainaren 14an, domeka, “Arrasateko Dantzari Eguna” ospatuko dute. 10etan Zaldibarren hasita, dantza erakustaldia egingo dute kaleetan zehar, Herriko Plazara heldu arte. Eguna amaitzeko, diskofesta izango da plazan GAUARGI taldearekin. 
  • Ekainaren 21ean San Juan jaietara ONGI ETORRIA emateko ekitaldia. Iazko ekainetik hona jaiotako arrasatear txikiei, Udaletxeko Pleno aretoan ongi etorria emango zaie, jaietako zapi txikia jarriz. Ondoren, ARGAZKI BATERATUA ATERATZEA Erraldoiekin batera Udaletxe aurrean.
  • Ekainaren24an Erraldoi eta Kilikiek Kalejira egingo dute egingo dute.
  • Hirugarren urtez jarraian puzgarriak izango dira dohan herriko ume eta gaztetxoentzat. Modu honetan, barraken hutsunea betetzea nahi du Udalak. “Horregatik, ekainaren 23an eta 24an, goizean 12:00-14:00 eta arratsaldez 16:00-19:00, puzgarriak izango dira Biteri plazan. 
  • Hainbat diskofesta gaztetxo eta nerabeentzat jaietan zehar.
  • Ekainaren 25ean haur eta gaztetxoen festa eguna ospatuko da, eta, ondorioz, egun osoan zehar izango dituzte jolaserako hamaika aukera. 
    • Eguzkilaruren egitarauan, besteak beste, jolas parkeak izango dira Biteri plazan eta Monterronen, tirolinarekin, eta apar festa eguerdian; guzti hau Eguzkilaruren parte hartzearekin. Arratsaldean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da Monterronen. 
    • Gaztelaruren egitaraua, berriz, Zaldibar frontoian egongo da kokatuta, eta lehenengoz gazteen egitaraua indartzeko ahalegina egin da. Egitarau berezi eta propioa izango dute nerabeek, bazkari, kontzertu eta DJ egitarauarekin.

Denetariko kontzertuak 

Hiru gune nagusi izango dira kontzertuentzat, Txosnagusea, Herriko Plaza eta Monterron parkea: 

  • Ekainaren 19an kantu afaria Sei pistols eta trabubo bat taldearekin.
  • Ekainaren 20an, Monterron parkean izango dira Fitoskins eta Gozategi taldeak 21:00etan hasita.
  • Ekainaren 23an Zatekeen taldearen erromeria izango da Txosnetan.  
  • Ekainaren 24an Arrasasate Musikaleko Bandak ohiko kontzertua eskainiko du 13:00etan Monterron parkean. 23:15ean FILLAS DE CASANDRA taldeak kontzertua eskainiko du Monterronen, eta, ordu berean,  OXABIrekin dantzaldia izango da Herriko plazan. 
  • Ekainaren 25ean, txosnagunean, 22:00etatik aurrera, BELE, MARUXAK eta BRIGADE LOCO taldeak izango dira. Eta, bestetik, 22:30ean Oihan Vegarekin diskofesta Herriko Plazan. 
  • Ekainaren 26an, 20:00etan hasita, LA PERRA BLANCOren kontzertua izango da Herriko Plazan. 22:00etan berriz, Txosnagunean, ETXEPE, LA TXAMA eta MERINA GRIS.
  • Amaitzeko, ekainaren 27an, kontzertua eta “HAUSPOA eta TUNELA” dokumentala MONTERRON parkean. GORKA HERMOSA hainbat talde eta bakarlarien laguntzarekin: Zumarragako Trikitixa, Garikoitz Mendizabal,Iñaki Barrena, Ines Osinaga, Maixa Lizarribar, Irati Gutierrez, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Trikitixa Eskola, Ttakun eta Kepa Junkera.

Izen-emateak eta zozketak

Aurten ere hainbat izen-emate eta zozketa abiaraziko dira jaietako jarduera ezberdinetan parte hartzeko. Izen emate guztiak izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen egin beharko dira. Aurten Errementari dantza balkoitik ikusteko zozketa bi kanal ezberdinetatik egin ahal izango da: udal webgunetik eta Udal APP bitartez. Izen emate guztiak ostiralean irekiko dira, ekainak 5. Bakoitzak jarraibide propioak izango ditu:

  • Udaletxeko balkoien zozketa

Aurten ere, haurren danborrada, nagusien danborrada eta Errementari Dantza Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da. Horretarako, zozketan izena eman beharko da ekainaren 5etik 9ra, biak barne. Zozketa ekainaren 10ean izango da. 

Aurten Errementari dantza balkoitik ikusteko zozketa bi kanal ezberdinetatik egin ahal izango da: udal webgunetik eta Udal APP bitartez.

  •  80 urtetik gorakoen omenaldirako izen-ematea

80 urtetik gorako pertsonei urtero egiten zaien omenaldia ekainaren 24an izango da, eta honetan izena emateko aukera egubakoitzean hasiko da (ekainak 5) eta datorren ekainaren 15era arte luzatuko da, biak barne. 

  • Kantu afarirako izen-ematea

Aurten kantu afaria ekainaren 19an izango da. Hirugarren urtez izen emate sistema egongo da. Prozedura ‘Zeuk iñ zeuk jan’-en erabiltzen den berdina izango da, izena eman ahala betetzen joango da. Guztira 535 pertsonentzako lekua egongo da. Izen emateak ekainaren 5etik 9ra bitartean izango dira; behin epea itxia dagoela lekuak geratuko balira, berriz ere irekiko litzateke izena emateko aukera.

  • ‘Zeuk iñ zeuk jan’ izen-ematea

Tradizio bilakatu den bazkari autogestionatu honetan izena emateko epea ekainaren 5tik 9ra izango da; behin epea itxita dagoela lekuak geratuko balira, berriz ere irekiko litzateke izena emateko aukera. Eguraldi onarekin Portaloian izango da, eta euria egin ezkero Biteriko aterpea probestuko da. 1000 lagunentzat lekua egongo da.

  • Dragoi Jana izango da ekainaren 24an AEDk eta AEKk antolatuta. Txartelak ostegun honetan jarriko dira salgai Monte eta Irati tabernetan, edota AED edo AEKren egoitzetan.

Kartela Maddi Martin Olaskoagaren eskutik eta egitarau digitala 

Maddi Martin Olaskoaga bergararrak irabazi du San Joanetako kartel lehiaketa, “piztu jaietako sua” izena daraman kartelarekin. Bertan herriko eta jaietako hainbat irudi ageri dira kolore biziez lagunduta. 

Datorren astean etxeetara banatuko den egitaraua, dagoeneko eskuragarri dago formatu digitalean: deskargatu hemen

Aurrekontua

2026ko San Juan jaietarako aurrekontua 284.690 eurokoa izango da. Aurreko urtearekin alderatuta, “antzerako zifrak” izango dute jaiek, 6.619 euro gutxiagoko aurrekontua izango dure aurtengo San Juanak, %2,2ko jeitsiera gutxi gora behera.