Arrasatearrak ikusmen murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko erakusketa interaktiboa.

2020/02/13
Card image cap
Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak datorren otsailaren 17tik 21ra bitartean eta Kulturaten, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa antolatu du

Ikusmen Murriztua bizi ezazu: Tengo Baja Visión – Tengo Baja Visión VR

Ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Elkarteak garatu dituen Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR doako aplikazioek ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute.

Retinosis Gipuzkoa Begisarek Kulturaten eta otsailaren 17tik 21ra bitartean, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa jarriko du ikusgai non egoerari buruzko informazioa ez ezik, ikusmen murriztua duen persona bat bezala ikusteko parada eskainiko da. Horretarako, Retinosis Gipuzkoa Begisareko partaideak han bertan izango dira, eta ikusmen birtualeko betaurrekoen laguntzat, Ikusmen murriztuak eduki dezaken sintoma ezberdinak esperimentatzeko aukera izango duzue.

Ikusmen murriztuaren ezagutza zabaltzeko, elkarteak, herritarrei ikusmen murriztua zer den, bereizgarria zertarako den eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun azaltzeko hitzaldi bat antolatu du, zehazki otsailaren

20ean arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.

Otsailaren 18an, 12.30ean, Udaleko BAZeko langileei eta15.00etan, Ibaiarte merkataritza elkarteko kideei formakuntza eta sentsibilizazio jarduna egingo zaie.

Horretaz gain, otsailaren 19an, goizeko 10etan, Goienagusiko partaideei hitzaldi bat eskeiniko zaie “Irisgarritasuna eta Ikusmen murriztua” izenburukoa.

Otsailren 20an, Sasoibideko ibiltariak etorriko dira erakusketa bisitatzera. Lurraldebus konpaniak ere bat egingo du gure kausarekin. Honela, bere flota erabiliz, ikusmen murriztuaren sentsibilizazioan lagunduko du Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa iragartzeko kartelak jarriz. El Diario Vascok ere idatzizko edizioan iragarki gunea utziko digu.

Ikusmen murriztua duten pertsonentzat funtsezkoa da ikusmen urritasuna zer den ulertzea eta “Ikusmen Murriztua Dut” sinboloarekin erlazionatzea beraien bizi-kalitatea hobetze aldera.

Ikusmen murriztua duten pertsonen elkarren arteko eragina eta ulermena hobetze-aldera garrantzitsua da arreta eman behar duten pertsonek nola tratatu eta nola elkar eragin jakitea. Horretarako, Retinosis Gipuzkoa Begisare herriko merkataritza elkartearekin elkarlanean arituko da. Merkatariei informazioa helaraziko zaie erakusketaren aurreko astean modu pertsonalizatuan, dendaz denda joango dira; ikusmen urria duten pertsonek egingo dute. Sentsibilizatutako saltokiek “Tengo Baja Visión – Hemen kontuan dugu” pegatina jarriko dute erakuslehio edo sarbideko ateetan eta horrela adieraziko dute problematika kontuan dutela. 

Tengo Baja Visión aplikazioen sorkuntzarekin eta Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa baita honekin batera burutuko diren egintzekin ere elkartearen xedea guztiz itsuak izan gabe, ikusmen zailtasun handiak dituzten pertsonen existentzia ezagutzera ematea da. Ezagutza honek eragin onuragarria izango du pertsona hauen bizitzan ikusmen murriztua duten pertsonentzako gizarte inklusibo eta integratzaileago bat izaten lagunduko baitu.

Ikusmen Murriztua

Ikusmen murriztua du, alde batetik, inolako zuzenketa optiko edota tratamendu farmakologiko edo kirurgiko egokia erabiliz hobetzerik ez dagoen ikusmen- gutxitze larria pairatzen duen eta, beste alde batetik, aurrekoaren ondorio gisa egunerokotasunaren berezko jarduerak burutzeko ezintasuna duen gizon- emakumeak. Ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunek, besteak beste, endekapen-makularra, Erretinosi Pigmentarioa, aniridia, kornean orbainak, erretinopatia diabetikoa, glaukoma edo zain optikoan arazoak, ikusmen narratsa edota erdiguneko, ikusmen-periferiko naiz ikuseremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte.

Estatu espainiarrean 992.000 pertsona inguruk ikusmen-urritasunen bat du; horietako 72.000 itsu diren bitartean gainerako 920.000 gizon-emakumeek, biztanleriaren %2,1ak, ikusmen murriztua dute.

Ulertezintasuna

Ikusmen-urritasuna gertutik ezagutzen ez duen pertsona askok ikusmena izaten edo izaten ez den zerbait bezala ulertzen du eta, era berean, ikusmen arazoak betaurreko edota ebakuntzarekin zuzen daitezkeela uste du. Hori dela-eta, pertsona hauei oro har ez zaie ulerterraza suertatzen pertsona bera egoera batzuetan erabateko normaltasunez moldatzen ikustea eta beste batzuetan, aldiz, laguntza edo bastoi txuri baten beharra izatea. Ikusmen murriztua duten pertsona askok beraien egoera eta jarrerak gizarteak sarri gaizki ulertu edota interpretatzen dituenaren ustea du, esate baterako motelegi oinez ibili edota jarrera ez-ohikoak izatean. Egoera hau bereziki beraien begietan inolako anomaliarik antzematen ez zaien ikusmen desgaitasuna duten pertsonetan ematen da, begirada egoki zuzen baitezakete.

"Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria

Elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz BEGISARE, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea, ikusmen-urritasuna duen pertsona ikusgarri egiteko sistema bat asmatzeko lanetan hasi zen, hain zuzen ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzea lortzeko.

Horrela, 2013ko abenduaren 17an “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria sortu zen; berau txapa edota besoko gisa erabil daiteke eta “Ikusmen Murriztua Dut” leloaz gain begi berde baten bitartez irudikatzen da. Inolako irabazi-asmorik ez duen proiektu honek estatu-mailan ikusmen murriztuarekin loturiko kolektibo guztiak (eragindako eta adituak) elkartzea du helburu, denok batera beharrezkoa den hedapena eman eta, azken finean, ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzioa erraztu ahal izateko.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bi xede nagusi ditu: ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzio soziala erraztea eta kolektibo honen ulertzea hobetzea, eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea.

Bereizgarriaren balizko erabiltzaileak dira ikusmen murriztua nozitzen duten eta, interakzio soziala hobetzeko asmoz, egoera hau jakinarazi nahi duten gizon-emakumeak. Baita bastoi txuria edota gida-txakurra erabili arren, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren erabilerarekin, oraindik erabilgarria suertatzen zaien ikusmen-hondarra dutela adierazi nahi duten pertsonak ere.

Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeritza, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Gipuzkoako hainbat Udaletxe eta enpresa pribatuen babesa du. Estatu-mailan ikusmen- urritasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten elkarteek (erretinako distrofia, glaukoma, miopia magna, anirida, e.a.) baita ikusmen murriztuarekin loturiko erakunde eta enpresek ere (Clínica Barraquer, Instituto de la Mácula I la Retina, Sociedad Española de Especialistas en Baja Visión, Oftalmologia zentru, Optikak e.a.) proiektura gehitu eta bere hedapenean laguntzeko beraien borondatea adierazi dute. Izan ere, ikusmen murriztua dutelako, txapa edota besokoa erabiltzen duten pertsonentzat gizarte osoak bereizgarria ezagutzea erdiestean soilik izango da benetan erabilgarria berau.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

- http://www.tengobajavision.com/eu/

- https://youtu.be/DG8rG7gW2Zo

- https://youtu.be/gqBX2Bsz8Q0

- http://www.begisare.org/eu/