ArrasateBlues, eskerrik asko
Hirugarrenez gurean aukera izan dugu Arrasate Blues jaialdiaz gozatzeko. Aurten emakumea izan da protagonista; artista bikainak ikusi eta entzuteaz gain, kalitateko sormena dastatu ahal izan dugu, eta guztia Ibai Arte Merkatari Elkarteak bultzatu eta antolatuta, tokiko merkataritzaren balioa azpimarratuz, Arrasaterekin duten konpromisoa erakutsiz. Eskerrik asko Ibai-Arte.
Are garrantzitsuagoa izan da aurten, Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean, kulturaren aldeko apustua berretsiz. Euskal Herria plaza, Jokin Zaitegi, Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia… herriko txokoak hartu ditu bluesak, eta saretu gaitu arrasatearrok.
Eta aitortzarakoere egon da unerik. Goikobalu abesbatza eta Arrasate Musikalen laguntzarekin Jesusi Etxeberriak jaso zuen merezitako omenaldia, musika hauspotu eta belaunaldiz belaunaldi transmititzeagatik. Gure kulturak eta, bereziki, bertan murgilduta dauden herritarrek egiten dute Arrasate herri bizi.
Laguntzen eta babesten jarraituko dugun ekimena, ezbairik gabe. Mila esker Ibai Arteko kideei, ostalariei, artistei… eta bereziki arrasatear guztiei erakutsi duten harreragatik. Arrasate Bluesen taupadak inoiz baino indartsuago jo du asteburu honetan, eta jarraituko du egiten.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Kulturola, 2022ko obrarik onenetako bat AV Arquitectura aldizkariaren iritziz 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22