Arrasatek 2020ko 4.539.000 €-ko gerakina inbertituko du JAMEn, Kulturolan, Garibaiko Eguneko Zentroan eta Alde Zaharreko zuntz optikoan.

2021/04/14
Maria Ubarretxena alkateak azaldu duenez, kopuru hori lortu da bereziki “Foru Funtsetik jasotako finantzazioa aurreikusitakoa baino handiagoa” izan delako.

Arrasateko Udalak 4.538.180,01 euroko gerakina izan du 2020an. Maria Ubarretxena alkateak azaldu duenez, kopuru hori lortu da bereziki “Foru Funtsetik jasotako finantzazioa aurreikusitakoa baino handiagoa” izan delako. Hainbat proiektutara bideratuko da, herriarentzat estrategiko direnak, hala nola JAME, Kulturola, Alde Zaharreko zuntz optikoa eta Garibaiko Eguneko Zentroa.

“2020ko apirilean, Covid-19ak eraginda, aurrekontuan egokitzapenak egin genituen -azaldu du alkateak-, hasiera batean % 20ko sarreren jaitsiera espero genuen eta. Beraz, gastuen atalean egokitzapenak %2 0ko jaitsierarekin egin genituen. Gure sarrerarik handiena Foru Funtsa da, eta azkenean jaitsiera ez da horren handia izan 2020an, % 10 jaitsi da eta. Hori da gerakina izatearen arrazoi  nagusia. Ekonomiaren bilakaera, nahiz eta Covid-19aren eragina gogorra izan, aurreikusi baino hobea izan da, eta horren ondorioz sarreren jaitsiera aurreikusi genuenaren erdia izan da”.

Foru Funtsaren jarduera hobeaz gain, murriztu egin da udaleko obren gaineko zergan aurreikusitako eragin negatiboa, eraikuntza sektorearen bilakaera ona izan baita; bestalde, dirulaguntzak jaso dira Kulturolarako, aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik.

Arrasateko Udalak urte hasieran 2020rako aurreko benetako gastua zen 33.585.778 eurokoa. Hala ere, 2020an 32.737.292 euroko diru sarrerekin itxi zen, Covid-19aren ondorioz. Beraz, udalak 848.486 euroko defizita izan zuen. Hala ere, udal ordezkariek azaldu dutenez, "udalaren egoera finantzario onari eta gastuen kudeaketaren zuhurtziari esker, defizitak ez die zuzenean eragin sustatutako proiektuei eta ekimenei".

Horrela, 4.538.180,01 euroko gerakina, Udal Gobernuak 25 proiektutan eta ekimenetan inbertituko du, herriarentzat estrategikotzat dituenak: “Covid-19aren pandemiari erantzun irmoa ematen ari gatzaizkio udaletik, eta familiak babestu eta hainbat sektoretara laguntza-lerroak bultzatu. Baina etorkizunari eusten jarraitzen dugu, eta Covid-19a gainditzen dugunerako prest egotea dugu jomuga. Bide emango diegu herriarentzat oso garrantzitsu diren proiektuei: irisgarritasun lanak Santa Teresa-Galizia igogailuekin, JAME, Kulturola, zuntz optikoa...”

Gerakina proiektu hauetara bideratuko da:

  1. Juan Arzamendi Musika Etxea obrak 1.800.000,00€
  2. Kulturolako obrak 800.000,00 €
  3. Eguneko Zentroa - Garibai 590.000,00 €
  4. Juan Arzamendi Musika Etxea - Ekipamendua 300.000,00 €
  5. Kulturolako ekipamendua 273.000,00 €
  6. Igogailuak Galizia-Santa Teresa 190.000,00 €
  7. Kreditu globala 65.840,61€
  8. Azokako inbertsioak 55.000,00 €
  9. Garabiaren zerbitzua 50.000,00 €
  10. Udaltzaingoarentzat ibilgailuak 50.000,00 €
  11. Zuntz optikoa alde zaharrean 50.000,00 €
  12. Bidegorrian komun publikoak 50.000,00 €
  13. Ekipamendu informatikoa 40.000,00€
  14. Etxezarreta biltzeko ekintzak 20.000,00 €
  15. Zubillagako hiltegia: inbertsioak 19.000,00 €
  16. Arrasateko Udalaren web orri berria 17.000,00 €
  17. Zerbitzu sari teknikoak 15.500,00 €
  18. Harresiak margotzeko zerbitzua 10.000,00 €
  19. Udalagoikoa Urbanizazioa 8.639,40 €
  20. Udal ondarearen erosketak 8.000,00 €
  21. Santa Marina Parkourra 6.200,00 €
  22. Garagartzako ortuak - Inbertsioak 6.000,00 €
  23. Garagartzako ortuak - Konponketak 6.000,00 €
  24. Hondarribia kaleko urbanizazioa 4.000,00 €
  25. Udal ondarerako inbertsioak 4.000,00 €

Argazkia: Mondraberri