Arrasatek 'Guztiendako jolasa' diseinua aukeratu du Zerrajerako parke berrirako

2022/10/25
Udalak irailaren 19tik 30era ireki zuen partaidetza prozesua, eta 985 pertsonak hartu dute parte, gehienak (871) eskolen bidez.

Herritarrek aukeratu dute Zerrajera parke berriaren diseinua: ‘Guztiendako jolasa'. Sumalim enpresa espezializatuaren proposamenak lortu du boto gehien (381). Hona hemen emaitzak:

  • Guztiendako jolasa: 381 boto (Eskolak: 338; Webgunean: 25; BAZen: 18).
  • Dragoiaren kondaira: 209 boto (Eskolak: 183; Webgunean: 17; BAZen: 9).
  • Erreka emaria: 175 boto (Eskolak: 161; Webgunean: 10; BAZen: 4).
  • Lagun artean: 143 boto (Eskolak: 125; Webgunean: 12; BAZen: 6).
  • Piratak: 68 boto (Eskolak: 64; Webgunean: 4; BAZen: 0).

Udalak irailaren 19tik 30era ireki zuen partaidetza prozesua, eta 985 pertsonak parte hartu dute, gehienak (871) eskolen bitartez. 68 boto udal webgunearen bidez jaso dira, 37 BAZen eta 9 baliogabeak izan dira. Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei inplikatzeagatik, bereziki ikastetxeetako irakasleei eta ikasleei.

Aukeratutako proposamena, ‘Guztiendako jolasa', bi gunek osatzen dute: bata, bizikletan edo patinetean ibiltzeko skate park estiloko gunea; eta bigarrena, lau elementurekin: zabua, txirrista eta sareen gunea, jolasgunea eta salto egiteko gunea.

2023. urtearen hasieran berrituko da parkea

Zerrajera kaleko haur parkeak 505 metro koadroko azalera du. Parkea egiteko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da, eta eskaintzen diren jolasak, neurri batean, egokituta egongo dira desgaitasuna duten haurrentzat.

Proiektua kokatuta dago arrasatearrei kalitateko instalazio eta zerbitzu publikoak eskaintzeko etengabeko estrategiaren barruan, kasu honetan herriko haurrei eta familiei zuzenduta.

Laster jarriko da martxan parkea eraberritzeko obraren lizitazio prozesua, eta aurreikusten da hobetze obrak 2023. urtearen hasieran hastea.