Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin
Uztailean kultura ez da oporretara joango Arrasaten: Udazabalen 15. edizioak kalera aterako ditu kultura ikuskizun ugari. Udalak aire zabaleko programa prestatu du, irisgarria eta zirkua, aukera eskaintzen duena dantzaz eta kaleko musikaz gozatzeko, herriko eragileekin elkarlanean. Guztira 10 ekitaldi programatu dira.
Juan Ramon Mendieta zinegotziak eta Karmelo Alberdi Kultura teknikariak aurkeztu dute ekimena prentsaurrean. Uztailaren 1ean hasi eta 29ra arte iraungo du. Mendietak nabarmendu duenez “San Juanen ostean, Udazabal etorriko da, bertako zein lurraldeko sormen industria bultzatzeko eta aukera eskaintzeko udalerriko kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko. Lekua egin gura izan diegu tokiko taldeei eta artistei, edo haiekin egindako kolaborazioei. Ahalegindu gara emanaldiak auzoetara hurbiltzen, esaterako Uarkapeko edo Zaldibarko pilotalekuetara. Gura dugu arrasatear guztiek kulturaz gozatzea eta kultura udalerriko txoko guztietara iristea”.
Programazioa:
- Uztailaren 1ean, 19:30ean, Monterron parkean: Arrasate Musikal Big Band.
- Uztailaren 2an, 20:00etan, Uarkape pilotalekuan: Donostiako Orfeoia eta Arrasate Musikal.
- Uztailaren 3an, 20:00etan, Herriko plazan: “Gazte” – Hika.
- Uztailaren 5ean, 20:00etan, Seber Altube plazan: “Homiens” – Markeliñe.
- Uztailaren 8 eta 9an, Monterron Parkea, Mondra & Roll, Rock jaialdia. Gogoratu Udalak 100 sarrera zozkatzen dituela jaialdirako.
- Uztailaren 12an, 20:00etan, Biteri plazan: “Nudo” – Rojo Telón.
- Uztailaren 14tik 17ra, herriko hainbat txokotan: Arrasate Blues.
- Uztailaren 20an, 19:30ean, Monterron parkean: Ugandan Sticks eta haien danborrak
- Uztailaren 23an, 20:00etan, Zaldibarko frontoian: “Alive” – Lasala / “Dye Dye” – Ertza.
- Uztailaren 29an, 20:00etan, Seber Altube plazan: “Akabo!” – Cía Barsanti
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22