Arrasatek Monterron parkea itxiko du gauez egubakoitz honetatik aurrera, irailak 4

2020/09/08
Card image cap
Ixteko ordutegia 22:30etik 06:30era izango da, prebentzio neurri moduan, jende kontzentrazioak izan ez dadin eta COVID-19 dela-eta kutsatzerik izan ez dadin.

Egubakoitz honetatik, irailaren 4tik aurrera, Arrasateko Udalak Monterron parkea itxiko du 22:30etik 06:30era, prebentzio neurri moduan, jende kontzentraziorik ez izateko eta COVID-19a dela-eta kutsatzerik izan ez dadin.

Udaltzaingoak adierazi duenez, uda honetan nabarmen ugaritu dira udaltzaingoak egindako esku hartzeak Monterron parkearen inguruan: 21 izan dira guztira zaratak, kexak, musukorik gabeko pertsonak, kale edanak eta abar zirela-eta Udaltzaingoa Monterronera bertaratu behar izatea. Iazko udan esku hartze bakarra egin zen ingurune berean, konparazioan.

Gainera, azken bi asteetan Udaltzaingoak 49 isun jarri ditu osasun neurriak ez betetzeagatik, horietatik  % 50 Monterron parkean. Gogorarazi nahi da Euskadi berriro ere alarma egoeran sartu zenetik, abuztuaren 17an, udaltzaingoak salaketa proposamenak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailera bidali behar dituela, izan ere, Segurtasun sailak ezartzen ditu isunak alarma egoeran.

Atzo gauean, irailak 3, beste esku hartze bat egin zen, eta 11 isun jarri ziren. Baina ikusirik esku hartze eta isunak jartzeaz gain bilera sozialak eta botiloiak egitek jarraitzen dutela Monterron parkearen inguruan, hura ixtea erabaki da neurri gehigarri moduan.

Era berean, Udaltzaingoaren zaintza lanak areagotu egingo dira.