Arrasatek oinezkoen mugikortasuna errazteko eta gizartearen urruntzea bermatzeko neurriak hartu ditu

2020/05/09
Garibai Etorbidean, San Vicente Ferrer kalean eta Gipuzkoa Etorbideko eremu bat oinezkoentzako eta motorgabeko ibilgailuentzat izango dira deseskalatzeak irauten duen bitartean, pilaketak saihesteko.

Arrasatek kaleak deseskalatzera egokituko ditu. Joan den larunbatetik, herritarrak bide publikora joan daitezke ibilaldiak edo ariketa fisikoa egitera, eta maiatzaren 11tik aurrera, are gehiago zabaltzen da neurri hori. Horren aurrean, EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuz, Hirigintzako batzordean Alderdi Politiko guztien baiezkoarekin (EAJ, EH BILDU, PSE, Elkarrekin Arrasate) onartu da oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak burutzea, arrasatearrei segurtasun-distantzia mantentzea errazteko.

Neurria behin-behinekoa da, eta oinezkoen kopuru handiena dabilen eremuetan aplikatuko da, non pilaketa handiagoa den eta, beraz, segurtasun-distantzia nahigabe hausteko arrisku handiagoa dagoen.

Neurriak maiatzak 9tik aurrera deseskalatzea irauten duen bitartean aplikatuko dira eremu hauetan:

  • Garibai Etorbidean, gaur egun soilik autobusak igarotzen diren eremuan, izkina egiten duen frutadendatik Mahalako biribilgunerarte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • San Vicente Ferrer kalean, erreka izkinatik Mahalako biribilgunerarte doan eremua oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • Gipuzkoa Etorbidean, Ertzaintzako eraikinetik Gelmako biribilgunerarte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.

 

Neurri hauei jarraipena egingo zaie egokitzapenen bat egin behar bada.

Deseskalatze fasean egon arren, Udalak gogorarazi du ez diogula pandemiari aurre egin; “orain berarekin bizi behar dugu bakuna bat egon artean, horrexegatik da ezinbesteko segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea. Arrasaten Covid 19agatik positibo eman duten herritarrak ugariak dira, eta prebentzioa beharrezkoa da kasuen gorakada ez izateko. Lehentasuna osasuna da. Orokorrean, eredugarria izan da arrasatearren erantzuna konfinamendu garai honetan eta orain ezin dugu atzera egin. Arduraz jokatzen jarraitzeko deia egiten dugu, baita deseskalatze fase ezberdinetan ere” berretsi du Udalak.