Arrasatek on-line eskolak emango ditu ariketa fisikoa egiteko

2020/04/23
Card image cap
E-goitek Kirol Zerbitzuak eta Arrasateko Udalak aukera emango die beraien ikastaroetako ikasleei etxetik beraien ikastaroekin jarraitzeko.

Konfinamendu garai hauetan etxeko ariketa fisikoa errazteko asmoz, Arrasateko Udalaren Kirolen Saila erabiltzaileei zuzendutako bere kirol ikastaroen hainbat saio emititzen hasi da Internet bidez. Honela, E-goitek Kirol Zerbitzuak eta Arrasateko Udalak aukera emango die beraien ikastaroetako ikasleei etxetik beraien ikastaroekin jarraitzeko. Horretarako hainbat saio  grabatu dituzte eta noizean-behin streaming bidez zuzeneko saioak eskainiko dira.

Horretarako Udaleko Kirol zerbitzutik helbide elektroniko bidez jarriko dira ikasleekin harremanetan. Bertan beharrezko link-a eta pasa-hitza erraztuko zaie. Hala ere, kirol zerbitzuko web gunetik ( https://kirolaonline.arrasate.eus/ ) ere bideratuko da lasterbidea ireki berri den ‘Etxean egiteko ariketak’ atalean.

Baldin eta ikasleren batek ez badu emailik jasotzen, kirola@arrasate.eus helbidera mezu bat bidali dezake edota Musakola kiroldegira deitu; azken honetan, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00tatik arratsaldeko 13:00tara, 943 25 20 30 telefonoan.

Ikastaroetako bazkide ez diren herritarrentzako ere eskaintza prestatu du Udalak

Arrasateko Kirol zerbitzuak sarrera irekiko hainbat lotura eta dokumentu igoko ditu https://kirolaonline.arrasate.eus/ guneko ‘Etxean egiteko ariketak’ atalera gainontzeko herritarrek ere etxean jarduera fisikoa egin dezaten.

Ekimen honekin, Arrasateko Udalak, ez-ohikoa den gaur egungo egoeran, kirola egiteko ohitura ez galtzea du helburu, herritarren ohitura osasuntsuak bermatuz etxean gauden bitartean, gure osasuna eta jarduera fisikoaren onurak berreskuratuz.

Zabaldu etxeko kirola sare sozialetan #Arrasatekirola

Arrasateko herritarrak beren etxeko jarduera fisikoa herritarrekin partekatzera animatzen dituzte. Etxean kirola egiten baduzu, kontatu ezazu sare sozialetan #ArrasateKirola etiketarekin.