Arrasateko akordeoi ekitaldiek, inoizko partehartzerik handiena izango dute
Aurten ere, Arrasate akordeoilarien erreferentzia bihurtuko da, izan ere, XXXVII edizio ondoren, Arrasateko leihaketak Estatu mailan garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, Nazioarteko “Arrasate Hiria” lehiaketa nazioarte mailan dauden hiru lehiaketa garrantzitsuen artean kokatzen da eta horren adierazle, aurten, Italia, Eslobenia, Errusia, Polonia, Serbia, Finlandia, Kroazia, Frantzia, Suedia, Portugal, Katalunia eta Txinako akordeoijoleak parte hartuko dutela.
Nazioarteko lehiaketaz gain, Gipuzkoa lehiaketa eta Gipuzkoa jaialdia ere burutuko dira, herrialde guztiko akordeoi ikasleek parte hartuko dutela bertan.
Hau gutxi balitz, hainbat ekitaldi ere antolatu dira, akordeoia normalean kontzertuetara etortzen ez diren beste entzuleei hurbiltzeko asmoz, Arrasateko Aita Menni Ospitaleako aretoan antolatutakoa bezala.
Programazioa hemen kontsultatu daiteke, Hauspoz elkartearen web orrian.
Albiste erlazionatuak
Musika
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22