Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

2025/12/02
Card image cap
Aurten II. “ARRASATE HIRIA” Nazioarteko Akordeoi eta ganbera musika lehiaketa izango da.

Egubakoitzean emango dio hasiera Arrasateko Akordeoi lehiaketa berriak. Lehiaketez gain, herritarrek egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute herrian antolatu diren hainbat ekintzarekin. Sari banaketa ekitaldia igandean 20:00etan izango da, eta irekia izango da herritar guztiei.

Besteak beste, honako lehiaketa hauek izango dira:

XXXII “ARRASATE HIRIA” NAZIOARTEKO AKORDEOI-LEHIAKETA

  • Erreferentziazko hitzordua da, naziaortean kontzertuak eman nahi dituzten maila goreneko akordeoilari guztientzat.
  • 32 urte hauetan, Txina, Errusia, Frantzia, Danimarka, Grezia, Portugal, Eslovenia, Eslovakia, Polonia, Lituania, Serbia, Alemania, Finlandia, Ingalaterra, Norvegia, Italia, Kazajstan, Ukraina, Letonia, Bielorrusia, Kroazia, Estonia, Espainia, Hungaria, Suedia, Austria eta Suitzako akordeoilariek parte hartu dute, besteak beste.
  • Aurten, 13 parte-hartzaile ditugu, herrialde hauetakoak: Euskadi, Txina, Bulgaria, Eslovakia, Serbia, Finlandia, Errusia, Eslovenia, Espainia, Lituania, Katalunia, Austria eta Frantziako.
  • Aurtengo epaimahaia hurrengo nazioartean zona handia duten akordeoi joleek osatuko dute: Vincent Lhermet (Frantzia), Stefan Hussong (Alemania), Mateja Zenzerovic (Euskadi - Katalunia), Bjarke Mogensen (Danimarka), Veli Kujala (Finlandia) eta Claudia Buder (Alemania).

II “ARRASATE HIRIA” NAZIOARTEKO AKORDEOI ETA GANBERA MUSIKAKO LEIHAKETA

  • Ganbara musikako goi mailako proiektuak nazioarteko eszenan aurkeztu nahi dituzten naziaorteko akordeoia daramaten taldeentzat erreferentziazko lehiaketa berria.
  • Lehiaketak bi fase izan ditu: lehenengo Online fasea, aurre selekzio gisa, eta finalera joango diren 5 talde.
  • Azken fasea abenduaren 6an izango da, larunbata, 16:30etatik aurrera Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan.
  • Polonia, Portugal, Alemania, Kroazia, Euskadi eta Espainiako 5 taldek hartuko dute parte.
  • Epaimahaia hurrengoek osatuko dute: Claudia Buder (Alemania), Mateja Zenzerovic (Euskadi - Katalunia), Stefan Hussong (Alemania) eta Veli Kujala (Finlandia).


XLV GIPUZKOA AKORDEOI-LEHIAKETA

  • Gipuzkoa, Euskal Herria eta estatu guztiko parte-hartzaileak. XLIV edizio hauetan, Asturias, Aragoi, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril, Kantabria, Errioxa eta Euskal Herri osoko akordeoilariak izan ditugu urteetan zehar.
  • Hiru mailaz osatua: Haur Maila (14 urtera arte), Junior Maila (14-17 urte bitartekoa) eta Seniorra (18tik gorakoa). Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuen egitura berberarekin.
  • Espainiar estatuan antolatzen diren akordeoi lehiaketen artean ezagunena da.
  • Bere pedagogia- oinarria goi- mailakoa da, eta batez ere kontserbatorioetako mailen beharretara egokitua dago.
  • Aurten, 25 parte-hartzaile ditugu, jatorri hauetakoak: Euskadi, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Asturias, Galizia, Nafarroa, Asturias eta Murtziako

XXXVII GIPUZKOA AKORDEOI-JAIALDIA

  • Izaera hezitzailea eta ez-lehiakorra.
  • Bakarlari, ganbera-musika taldeentzat edota ensenbleentzat maila desberdinak daude, eta helduentzat maila berri bat ere aurkezten da aurtengoan.
  • Hamabi mailaz osatua, adina eta ezagutzaren arabera antolatuak.
  • Aurten, 370 parte-hartzaile.