Arrasateko auzoek badituzte dagoeneko beren auzo-alkateak

2019/12/11
Auzoetan bertan lan egiteko gaitasuna eta auzoarekiko zein herriarekiko duten konpromisoa aintzat hartuta aukeratu dira berriki Uribarri, San Andres, erdialdea, Santa Marina eta Musakolako auzo alkateak

Arrasateko herria bost barruti edo auzoz osatua dago: Uribarri, San Andres, erdialdea, Santa Marina eta Musakola eta horietako bakoitzak pertsona bat aukeratu eta izendatu berri du auzo-alkatea gisa, bertako bizilagunen ordezkaritzan aritzeko.

Kasu honetan, kontutan izanik auzo bakoitzeko batzordeak gehienez 10 kidez osatu daitezkeela, Udaleko alderdi politikoek auzo bakoitzeko hainbat lagun proposatu ditu azken hauteskundeetan auzo horietan izandako emaitzen arabera banatuta.

Aukeraketa hori egiteko, baina, udal ordezkariek izendatutako kide horiek auzoan bertan lan egiteko duten gaitasuna eta auzoarekiko eta herriarekiko duten konpromisoa hartu dute kontutan; horrenbestez, pertsona horiek ez dute zertan alderdi politiko jakin bateko kide izan behar.

Gauzak horrela, auzo bakoitzeko alkateak azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean aukeratuak izan dira eta ondorengoak dira:

  • Uribarri-Erguin:

Alkatea: Andoni Altzelai Guridi

Noiz aukeratua: azaroaren 29an ostiralean, 19:00etan jubilatuen etxean

  • San Andres-Etxaluze:

Alkatea: Josefa Gorosabel Madinabeitia

Noiz aukeratua: abenduaren 2an astelehenean, 18:00etan

  • Erdialdea:

Alkatea: Vicente Echeverria

Noiz aukeratua: abenduaren 2an astelehenean, 19:00etan Udaletxeko pleno aretoan

  • Santa Marina:

Alkatea: Victoriano Fuentes Noguera

Noiz aukeratua: abenduaren 4an asteazkenean 19:00etan auzo alkatzetzan

  • Musakola:

Alkatea: Mikel San Miguel Merino

Noiz aukeratua: abenduaren 4an asteazkenean 20:00etan auzo alkatzetzan