Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia apirilaren 25ean Kulturaten

2023/04/21
Card image cap
Hitzaldiaren helburu nagusia da Aranzadi Zientzia Elkartearen ‘Enara proiektua’ herritarrei ezagutzera ematea.

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Arrasateko Udalak sustatuta, Kulturaten hitzaldi bat antolatu da datorren martitzenean, apirilak 25, 18:30ean, areto nagusian,Arrasateko enarak ezagutzeko.

Hitzaldiaren helburu nagusia da Aranzadi Zientzia Elkartearen ‘Enara proiektua’ herritarrei ezagutzera ematea.

Asmoa da herritarrak biodibertsitatearen garrantziaz hezi eta sentsibilizatzea, batez ere, inguru urbanoetako hegazti faunaz. Aztertuko dira enara espezie garrantzitsuenak: enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arrunta, eta horretarako triptiko didaktiko bat ere sortu da.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saileko teknikari Olatz Aizpuruak eskainiko du hitzaldia.

Herritarren inplikazioa lortu nahi da enara espezie horien habiak bilatzeko, eta haien jarraipena egiteko. Lan hori egiteko boluntario talde bat hedatu nahi da, Aranzadi Zientziaren Elkartearen laguntzarekin datuak biltzeko protokolo zientifiko bat jarraituta.

Udalak dei egiten die herritarrei parte hartu dezaten