Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak

2014/06/17
Card image cap
Udalak, programa honekin, 2014an zehar egindako kontratuak lagunduko ditu. Diru laguntza jasotzeko, enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak. Eskaerak BAZen aurkeztu daitezke jadanik.
  • Programa honetarako 100.000€ bideratu dira eta aurreikusten da 45 bat kontratu diruz laguntzea.
  • Diru laguntza programa honekin lagunduko dira 2014an zehar egindako kontratuak: Enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak.
  • LANBAI enplegu azokan, Udalaren standean egongo dira programa honen oinarriak, enpresek zein langabeek informazioa jaso dezaten. Horrez gain, Udaleko enplegu eta garapen teknikariak azokan parte hartuko duten enpresa guztiei banatuko die informazioa.
  • Programa hau Arrasateko Udalak berak bakarrik kudeatu eta finantzatuko du.

Arrasaten enplegua suspertzeko helburuarekin, Udala lana sustatzeko plana ari da gauzatzen 2014an zehar. Proiektu honetarako Udalak 500.000 euro bideratu ditu eta sinergiak sortzen ari da  arrasateko langabeen, enpresen eta unibertsitatearen artean, denen artean enpleguari bultzada emateko.  

2014ko Enplegua Sustatzeko Udal Planak lau lerro jorratuko ditu eta horietako bat da Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntza programa hau gauzatzea.

Udalak berak bakarrik finantzatu eta kudeatuko du programa hau eta 100.000 euro bideratu ditu egitasmo honetarako eta aurreikusten da 45 bat kontratu diruz laguntzea.

Programa honen helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, egun osoko lan jardunekoak eta 50 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.

Ekainaren 16ko gobernu batzordean onartu dira programa hau arautzeko oinarriak, eta laguntza eskaerak jadanik aurkeztu daitezke BAZen. 

Programaren oinarriak, osorik, hemen kontsultatu daitezke.

Programan parte hartzeko inprimakia hemen lortu dezakezu

Lanbai azokan programari buruzko informazioa

Ostegun honetan ospatuko da Lanbai enplegu azoka, Udalak MU-rekin batera antolatu duena. Bertan Arrasateko enpresek beraien lan eskaintzak eta pertsonal beharrak konpartituko dituzte bertoko langabeekin.

Enplegu azokan, Udalak bere stand propioa izango du Lana sustatzeko planaren inguruko informazioa emateko.  Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzeko programari buruzko informazio zehatza eskuragarri egongo da Udalaren standean eta Udaleko enplegu eta garapen teknikariak azokan parte hartuko duten enpresa guztiei banatuko die informazioa.