Arrasateko erraldoiek beraien panpinak izango dituzte, bihar jarriko dituzte salgai Kulturolako lokalean
2025/06/27
Erraldoi eta Kilikien Konpartsak eta Arrasateko Udalak elkarlanean ekoitzi dituzte herriko erraldoien panpinak, eta bihar, ekainaren 28an, jarriko dira salgai lehen aldiz. Salmenta 11:00etatik 13:00etara egingo da Konpartsaren lokalean, Kulturolako eraikinean.
Proiektu honen bidez, Arrasateko erraldoiek lehen aldiz izango dute euren erreplika izango den panpina, beste herrietako erraldoi eta konpartsek bezala. Umeentzako jolas eta entretenimendurako elementu bilakatuko dira, erreferente berriak sortuz.
800 panpina, 200 erraldoi bakoitzeko
Panpinen ekoizpena eta moldeak egiteko, Arrasateko Udalak 15.000 euro bideratu ditu. Lehen ekoizpen honetan, erraldoi bakoitzetik 200 panpina egin dira, guztira 800 panpina.
Udalaren hitzetan, “urte eta erdiko elkarlanaren emaitza izan da. Arrasateko erraldoiek oraindik ez zuten panpina, eta aurrerantzean aukera izango dute Euskal Herriko beste erraldoi eta konpartsek bezala, haurren jolas eta entretenimendurako erreferente izatea”. Udalak pozik hartu du emaitza.
Salmenta Kulturolan, 20€ panpina bakoitza
Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren esku izango da salmenta bihar, ekainak 28 larunbata, 11:00etatik 13:00etara, eta bihar saltzen ez diren aleak datozen egunetan jarriko dira salgai, horretarako jakinaraziko diren guneetan.
Pertsona bakoitzak joko bana erosi ahal izango du, hau da, 4 erraldoiz osatutako jokoa. Modu honetan, antolatzaileek, haur guztiei aukera berdina eman nahi zaie, udalerriko ahalik eta haur gehienengana iristen direla bermatuz..
Salmenta hitzordua:
Erraldoi eta Kilikien Konpartsa – [Kulturolan]
Ordua: 11:00–13:00
Data: 2025eko ekainaren 28a (larunbata)
Prezioa: 20€ panpina bakoitza