Arrasateko hiribusa: Iaz ia 600 pertsonek erabiltzen zuten egunero
“Leintz Garraioak” enpresak 2014ko hiri garraioko zerbitzuaren txostena aurkeztu dio eta zenbait datu esanguratsu erakusten ditu berton. Esaterako, jakin dugu iaz 592 pertsonak erabili zutela egunero Arrasateko hiribusa, eta bidaiari kopuruak %5,36 egin duela gora 2013tik 2014ra tartean.
Erabiltzaile gehienek txartelarekin funtzionatzen dute (%85,87ak) eta bilete arrunta soilik %14,13ak erabiltzen du. Hiri busa gehien erabili zen hilabetea urria izan zen, eta gehien erabiltzen diren geltokiak, berriz, Eroskikoa eta San Frantziskokoa.
2014an bidaiari igoera nabarmen horren eragileetako batzuk dira “MUGI” txartela, tarifa sistema berria, zerbitzuaren bikoiztearen sendotzea, kadentzia igoera eta ibilgailu berriak jarri izana.
Albiste erlazionatuak
Arrasate Geroa Ganoraz
OZMA
- Udalak 288.000 euro inbertitu ditu ur-hornidurako sare nagusia konpontzeko eta by-passa eraikitzeko 2023/01/19
- Markulete auzoan Pumptrack pista bat eraikitzeko proiektua idazteari ekin dio udalak 2022/12/12
- Santa Marinako bizilagunen % 90ek lehentasunezkotzat jotzen du auzoa berrurbanizatzea, eta uste dute igogailuek auzoko irisgarritasuna hobetuko dutela 2022/12/12
- Santamasetan kaleko saltokietako behin-behineko titularren zerrenda 2022/12/01