Konponketa lan batzuk direla eta, Arrasateko igerilekuko aldagelak itxita egongo dira aldi batez

2023/07/05
Card image cap
Udal igerilekuko aldagelak itxita egongo dira uztailaren 10etik abuztuaren 10era arte

Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, udal igerilekuko aldagelak itxita egongo dira uztailaren 10etik abuztuaren 10era arte, zoruaren konponketa lan batzuk egiteko. Konponketa horiek beharrezkoak dira instalazioen segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko.

Egin beharreko lanen nolakotasuna ikusita, ezinezkoa izan da konponketa horiek neguan egitea, aldagelak barruko igerilekurako sarbidea baitira. Hala ere, udalak lasaitasun mezua helarazi gura die erabiltzaileei, eta segurtatzen die denboraldi horretan igerilekua zabalik egongo dela. Konponketa horiek iraun bitartean, erabiltzaileek kantxako aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Udalak konpromisoa hartzen du konponketa horiek modu arduratsu eta eraginkorrean egiteko, lanak ahalik eta agudoen amaitzeko helburuarekin. Ahalegin guztiak egingo dira erabiltzaileei eragindako eragozpenak gutxitzeko eta aldageletarako sarbide osoa ahalik eta agudoen berrezartzeko.

Arrasateko Udalak eskerrak eman gura dizkie, aurrez, erabiltzaileei, egoeraren aurrean erakutsi duten jarreragatik eta egoera ulertzeagatik.

Interesdunei dei egiten zaie adi egon daitezen udalaren kanal ofizialen bidez emango diren eguneratze eta jakinarazpen gehigarriei.