Arrasateko ikasleek Agenda Eskola 2030 programaren baitan egindako lana aurkeztu dute udal osoko bilkuran

2026/06/10
Card image cap
Ikasleak lana aurkezten
Aurten, Garapen Jasangarrirako 15. Helburuari eman diote jarraipena: lurreko ekosistemetako bizitzari.

Atzo Arrasateko Udaleko osoko bilkura aretoan hitzordu berezia izan zen. Izan ere, herriko ikastetxe guztietako ikasle-ordezkariak bertaratu ziren aurkeztera ikasturtean zehar egindako lana Eskola 2030 Agenda programaren barruan. 

Ikasturte honetan ere, herriko basoak, berdeguneak eta kaleak aztertzen jarraitu dute, ingurumenarekin eta gizartearekin lotutako erronkak identifikatuz. Udaleko osoko bilkuran ez dituzte proposamen berriak aurkeztu; horren ordez, urtean zehar adostutako ekintza-planaren baitan egindako jarduerak, lortutako emaitzak eta bizitako esperientziak partekatu dituzte. Idatzi guztia hemen. 

Era berean, iaz udalari helarazitako proposamenen jarraipena ere egin dute. Azaldu dutenez, proposamenetako batzuk martxan jarri dira edo bideratzen ari dira, baina beste batzuk oraindik gauzatu gabe daude.

Ikasleen aurkezpenaren ostean, udal ordezkariek egindako lana txalotu zuten. Alkateak eskerrak eman zizkien erakutsitako konpromisoagatik eta etorkizunean udalaren beste parte-hartze prozesuetara geraturatzera animatu zituen; adibidez, Monterron parkearen etorkizunari buruz laster abiatuko den prozesura. 

Ekitaldiak agerian utzi zuen gazteek ingurumenaren zaintzarekiko eta herriaren etorkizunarekiko duten konpromisoa. Eskola 2030 Agenda programaren bidez, Arrasate jasangarriago baten aldeko hausnarketa eta ekintza sustatzen jarraitzen dute, hezkuntza eta parte-hartzea oinarri hartuta.  

Ikasle ordezkariak