Arrasateko Jabetze Eskolak ikastaro, tailer eta bestelako ekintza eskaintza zabala antolatu du ikasturtearen 1. sehilekorako

Izena emateko epea: urtarrilaren 20tik 24ra. Ikastaroetan parte hartuko den jakinarazteko epea: urtarrilaren 27tik 31ra.

Hemen duzue lauhileko honetarako prestatu dugun plangintza berria:

Lanketa pertsonala eta kolektiboa uztartzen dituen jarduera sorta antolatu dugu, elkarrekin lan egiteko aukera emango diguna, giro onean,  emakumeon eskubideak erdigunean ipiniz eta geu, emakumeok, protagonista izanik.

Gorputzak lantzeko proposamen ugari ikusiko dituzue, aniztasunetik, osasunari erreparatuz, ahalduntzea sustatuz, plazak hartuz, sorkuntzatik eta feminismotik…

Animatu eta parte hartu!

 

Izena emateko epea urtarrilaren 20tik 24ra egongo da zabalik.

Ikastaro zein tailerren inguruko informazio gehiago edota aholkularitza jasotzeko, Emakume Txokora bertara daiteke edota 943 79 41 39/ 618 206 233 telefono zenbakietara deitu.  Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta ostiraletan 10:00-14:00.

Egitaraua hemen.