Markulete auzoan Pumptrack pista bat eraikitzeko proiektua idazteari ekin dio udalak

2022/12/12
Card image cap
Pumptrack parkearen proiektua 2021-2022 partaidetzkao aurrekontuen prozesuan lehenetsi zuten herritarrek: 849 arrasatearrek hartu zuten parte bozketan, eta denera 6.373 puntu eman zituzten. Pumptrackaren proiektuak 1.311 bozka jaso zituen.

Udalak lizitazio prozesu bat amaitu berri du, Arrasaten Markulete auzoan Pumptrack pista bat diseinatu, proiektua idatzi eta pista eraikitzeko: Poolsport Soluciones SL enpresak lortu du emaitzarik onena lehiaketa publikoan. Inbertsioa izango da 82.000 euro + BEZa.

Pumptrack parkearen proiektua 2021-2022 partaidetzako aurrekontuen prozesuan lehenetsi zuten herritarrek: 849 arrasatearrek hartu zuten parte bozketan, eta denera 6.373 puntu eman zituzten. Pumptrackaren proiektuak 1.311 bozka jaso zituen.

Udalak Markuleten 3.900 metro koadroko zelaia erabiliko du proiektu hau egiteko, eta udal teknikariek ebatzi dute aproposena dela zirkuitua egiteko. Zirkuituko jauzietan eta peralteetan lortzen den inertziarekin bakarrik praktika daiteke pumptracka. Hain zuzen ere, kirol jarduera horren arau nagusia da inertzia aprobetxatu behar dela, debekatuta baitago monopatinen eta patinen kasuan bultzada ematea edo pedalei eragitea bizikletan ibiliz gero. Bihurgune peraltatuak, jauziak eta badenak funtsezkoak dira, horiek izango baitira txirrindularia edo patinatzailea mugiaraziko duen inertzia sortuko dutenak, eta horrek indar eta bulkada hori aprobetxatzen jakin beharko du, pista ahalik eta lasterren zeharkatu ahal izateko.

Parkearen diseinua, proiektuaren idazketa eta pista eraikitzeko lanak 5 hileko epean egingo dira.