Arrasateko MuralArt taldeak Makatzenako parkean margotuko duen murala aukeratzeko parte-hartze prozesua abiatuko du udalak
Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin hainbat txokotan aritu da Arrasateko Udala MuralArt herriko muralistekin elkarlanean, esaterako, Otalora eta Olarte arteko eskailera pasabideko paretak, Erguineko Herri Eskolan lurrean margotutako jolasak edota Bedoñabe ikastetxeko fatxada.
Makatzenako jolas parkean mural bat margotzeko eskatu dio Arrasateko Udalak Arrasateko MuralArt taldeari eta honek, dagoeneko, prestatu ditu lau proposamen. 4 proposamen horiek mahai gainean edukita, Udalak, herritarren esku utzi nahi du horien artetik zein margotuko den aukeratzea, beraz, orain arrasatearrei dagokie guztien artean gustukoena dutena bozkatzea.
Horretarako, abenduaren 4tik 17ra bitartean (azken hau barne), herrian erroldatuta eta adinez nagusia den arrasatear orok BAZen eta udal webgunean bozkatu ahal izango du, betiere, NAN/AIZ zenbakiarekin izena emanez. Bozka gehien jasotzen dituen proposamena izango da MuralArt taldeak Makatzenako jolas parkean margotuko duen irudia. Margotze lanek 2.964,50 euroko aurrekontua izango dute (BEZ barne) eta 2019a amaitu baino lehen hasi eta urtarrila bukaera edo otsaila hasiera bitarte luzatuko dira.
Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin hainbat txokotan aritu da Arrasateko Udala MuralArt herriko muralistekin elkarlanean, esaterako, Otalora eta Olarte arteko eskailera pasabideko paretak, Erguineko Herri Eskolan lurrean margotutako jolasak edota Bedoñabe ikastetxeko fatxada. Makatzenan bi helbururekin ematen dio jarraipena Udalak elkarlan horri, batetik, Arrasate atsegin, koloretsu eta bizi bat egitea eta, bestetik, herriko muralisten lana eta esfortzua balioan jartzea.
Amaitzeko, herritarrak animatzen ditu bozka bidez gustukoen duten proposamena aukeratu dezaten.
Albiste erlazionatuak
OZMA
- Herritarrek Zerrajera kaleko haur parke berriaren diseinua aukeratuko dute 2022/07/13
- Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko zerrenda 2022/06/22
- Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuak jartzeko, behin-behineko baimenak 2022/05/19
- Herritarrek 8,5eko batez besteko nota eman diote hiri-autobusaren zerbitzuari 2022/05/03