Arrasateko Nagusien Kontseiluak hitzaldia antolatu du adinkeriari buruz

2021/05/19
Card image cap
Adinagatik diskriminatuta sentitu zara?

Arrasateko Nagusien Kontseiluak hitzaldia antolatu du, maiatzaren 25erako, 17:30ean, Kulturateko areto nagusian. Gaia adinkeria izango da, hau da, adinagatik diskriminatuta sentitzea.

Hizlaria izango da Borja Doncel Garcia, Osakidetzako erizaina eta EHUn Ikerketa Biomedikoan doktorea.

 

Kontuan hartu gaur egungo egoera dela eta, edukiera mugatua dela, eta izena eman beharko duzula maiatzaren 20tik aurrera, BAZen edo hemen.

 

Halaber, jakinarazi behar dizugu hitzaldia egun horretan bertan, 17:30ean, jarraitu ahal izango dela streaming bidez hurrengo helbidean:

https://youtu.be/EhmgErVfL30