Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean

2022/06/10
Card image cap
Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu, eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Bi urteren ostean, bueltan dira Arrasateko San Juan jaiak. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Arrasateko Udalak egitarau aberatsa antolatu du, hainbat eragileren parte hartzearekin. Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotziak eskerrak eman dizkie guztiei: “jaiak berreskuratu ditugu, gure jarduerak gauzatuko ditugu herriko taldeen eskutik, eta ilusioa handia da oso. Ilusio horri zein herritarrek dituzten espektatibei erantzutea ardura handia da eta gogor egin dugu lan. Jai hauetan poza nagusitzea gura dut, eta errespetuz eta berdintasunez gozatzea”.

Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

  • EKAINAREN 17AN, EGUBAKOITZA
    1. 19:00 Amaia Antzokian  Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako KONTZERTUA.
    2. 19:00 Goikobalurekin KALE KANTUA erdiguneko kaleetan zehar.
    3. 19:30 HERRIXA DANTZAN Bat Bitan eta Patxi Monterorekin Biteri plazan Portaloi elkarteak antolatua.
    4. 21:30 EUSKAL KANTUEN GAUA Herriko plazan SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin.
  • EKAINAREN 18AN, ZAPATUA
    1. 09:00 Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka.
    2. 19:00 HAURREN TANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.
  • EKAINAREN 19AN, DOMEKA, ARRASATEKO DANTZARI EGUNA 
    1. 11:00 HERRIKO PLAZAN batuko dira haurrak.
    2. 11:30  Herriko txoko desberdinetan KALEJIRA.
    3. 13:00 Haur guztien dantza emanaldia HERRIKO PLAZAN.
    4. 19:00 Herriko plazan DANTZALDIA GAUARGIrekin.
  • EKAINAREN 21AN, MARTITZENA
    1. 19:00 Kulturateko Areto nagusian 35.Arrasate literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia AEDk antolatuta.
  • EKAINAREN 23AN, EGUENA. SAN JUAN BEZPERA
    1. SAN JUAN JAIAK VII. ARGAZKI LEHIAKETA jaietan zehar. Artgazki elkarteak antolatuta. Oinarriak: artgazki.org
    2. 12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren trikipoteoa.
    3. 14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.
    4. 16:30 ETXAFLEROAK Herriko plazatik.
    5. 17:00 Seber Altube plazan ZIRIKA ZIRKUS taldearen “AURKITU GABEKO ALTXORRA” izeneko haurrentzako emanaldia.
    6. 17:00 TXOPOPOTEOA IZENBARIKUAK txarangaren laguntzarekin.
    7. 18:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.
    8. 19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.
    9. 21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.
    10. 22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.
    11. 23:00 KONTZERTUA txosnagunean Las Clitorixxx, Añube eta Banana Shake taldeekin.
    12. 23:15 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.
    13. 00:00 “Autodefensa feministaz armatuta gaude” manifestazioa txosnagunetik hasita.
  • EKAINAREN 24AN, EGUBAKOITZA, SAN JUAN EGUNA
    1. 8:00 Sokasalto gaupaserua txosna batzordeak antolatuta.
    2. 8:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.
    3. 8:30 Karropoteua txosna batzordea antolatuta.
    4. 9:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero  zaleentzat bigantxak zezen plazan.
    5. 11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.
    6. 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.
    7. 11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.
    8. 12:15 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.
    9. 12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.
    10. 13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.
    11. 17:00 AZOKA txosnagunean.
    12. 19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan
    13. 19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar GARIN BAND taldearekin.
    14. 20:00 Seber Altube plazan TRAPU ZAHARRA taldearen “POR HACER UN FAVOR” antzezlana.
    15. 20:00 Bea Egizabalen “Magma mia” BAKARRIZKETA Txosnagunean Emakume txokoak antolatuta.
    16. 20:30 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.
    17. 21:00 Txosnagunean kontzertua: NHIL.
    18. 23:00 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIALak, Vulcano pirotekniaren eskutik.
    19. 23:15 Monterron parkean NEOMAK taldearen KONTZERTUA
    20. 23:15 Herriko plazan OXABIrekin, ERROMERIA.
    21. 1:00 DJ Ta$aund system txosnagunean.
  • EKAINAREN 25EAN, ZAPATUA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA
    1. 8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.
    2. 9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.
    3. 11.00-14.00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen.
    4. 12:00 Karaokea Biterin.
    5. 12:00 Azokan “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa.
    6. 12:30 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Ane Zuazubiskar, Jone Uria, Xabi Igoa, Xabat Ilarregi. Gai jartzaileak; Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses
    7. 12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA.
    8. 12:30 EGUZKILARUren Ongi etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteri plazan.
    9. 13:00 APAR FESTA Biterin.
    10. 13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.
    11. 13:00 Marianitua pintxada kolektibuarekin txosnagunean.
    12. 14:30 “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA azoka plazan. Udalak  sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat.
    13. 16:30-18:30 GAZTELARU jolas parkea eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Biteri plazan.
    14. 17:00 Txosna batzordeak antolatuta poteo girotua.
    15. 18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte)  eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
    16. 19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Kuikui” ikuskizuna Monterronen.
    17. 20:00 Kalejira MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearekin.
    18. 22:00 KONTZERTUA txosnagunean: Etxepe&Fane, Tatta&Mutiko&Denso, Merina Gris eta Su Ta Gar.
    19. 22:30 Herriko plazan MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearen KONTZERTUA.             
  • EKAINAREN 26AN, DOMEKA
    1. 8:00 Txosna batzordeak antolatuta, SOKASALTO GAUPASERUA.
    2. 8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.
    3. 9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.
    4. 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
    5. 12:00 Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK  DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.
    6. 18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte)  eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
    7. 19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.
    8. 20:00 KONTZERTUA Herriko plazan: ANARI.

 

OHARRAK:

  1. “Zeuk eiñ zeuk jan” bazkarirako izen ematea: ekainaren 13tik 18ra udalaren webgunean (www.arrasate.eus).
  2. J.M. Arizmendiarrieta plazan kokatuko den zezen plazaren edukiera 1400 lagunekoa da.
  3. Zezen ikuskizuenei buruzko  Araudia onartzen duen 183/2008 Dekretuaren arabera:
  4. 16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezingo dute tradiziozko toreo ikuskizunetan parte hartu, soilik ikusle gisa joan ahal izango dira.