Arrasateko terrazen ordenantza idazteko, Arrasateko Udalak herritarren, erakundeen eta elkarteen ekarpenak jasoko ditu

2023/12/20
Card image cap
Ekarpenak egin ahal izango dira udalaren webgunean edo BAZen, 2024ko otsailaren 19ra arte

Arrasateko Udalak herriko kaleetan eta plazetan ostalaritzako terrazak jarri ahal izateko araudia osatu nahi du, modu horretara, etorkizunean, terrazak eta horien erabileraren nondik-norakoak behar bezala zehaztuta eta dokumentu batean jasota egon daitezen.

Horretarako, baina, udal ordenantza idatzi aurretik, Arrasateko Udalak jakin gura du arrasatearrek zer iritzi duten eta haien ekarpenak jaso gura ditu; horregatik, kontsulta publikorako deia egin du, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren ekarpenak egin ditzaten.

Ekarpen horiek egin ahal izango dira telematikoki, udalaren webgunean, eta aurrez aurre, BAZen, 2024ko otsailaren 19ra arte.