Arrasateko Uarkape frontoiak buruz buruko txapelketako jaialdi handia hartuko du egubakoitzean, apirilaren 24an
2026/04/21
Pilota zaleek jada eskuratu ditzakete sarrerak entradasfronton.com webgunean.
Datorren apirilaren 24an, egubakoitzean, pilota profesionalaren hitzordu garrantzitsua izango da Arrasateko Uarkape frontoian. Gaueko 20:45etik aurrera, Pelota Pro Ligaren baitan, maila goreneko bi partida jokatuko dira.
Jaialdiak bi norgehiagoka nagusi aurkeztuko ditu:
- Binakako Partida: Lehen mailako norgehiagokan, Agirre eta Iztueta bikoteak Apezetxea II.a eta Rezusta izango dituzte aurkari.
- Serie B - Buruz Buruko Txapelketa: Bakarkako modalitatean, Murua pilotariak Amiano edo Zubizarreta III.aren aurka neurtuko ditu indarrak.
Ekitaldi hau Pelota Pro Ligak antolatu du, Aspe eta Baiko Pilota enpresekin eta Arrasateko Udalarekin lankidetzan.
Sarrerak salgai
Pilota zaleek jada eskuratu ditzakete sarrerak entradasfronton.com webgunean. Antolatzaileek frontoira hurbiltzeko deia egin diete zaleei, Buruz Buruko Txapelketako giroaz eta puntako pilotarien jokoaz gozatzeko.