Arrasateko Udal Euskaltegian ikastaro trinkoa

2009/06/18
Card image cap

Gogorarazi nahi dizuegu EGA / HABEko 3. mailako titulua lortzeko ikastaro trinkoa izango dugula uztailean eta irailean. Uztailean lau ordu goizean eta irailean 2 ordu arratsaldean.

Kontuan izan San Juanetan oporrak izango ditugula, baina, ekainaren 29an hasiko ditugu klaseak. Norbaitek izena eman ez badu, eta interesatuta badago, etor dadila egun honetan izena ematera. Animatu!