Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak 23 kirol-ikastaro antolatu ditu 2021-22 ikasturterako ‘Jardun zure alde, osasunez’ lelopean

2021/09/08
Berrikuntzak honakoak dira: Kore-Stretchinga, K-strech Musakolan eta aire zabaleko krossfit ikastaroa.

Udako denboraldia amaitzear, Udalak jada prest du 2021-22 ikasturteko kirol eskaintza berria ‘Jardun zure alde, osasunez’ lelopean. Covid-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak unera egokitutako udako eskaintza zein ikasturte berriko programazioa osatu du, segurtasun neurri oro betez, baina aldi berean arrasatearrei kalitatzekoa eta anitza den eskaintza emanaz.

Uda, arrakastatsua

2021eko udak oso datu onak eman ditu: uda osoan zehar 27.281 hitzordu eman dira igerilekurako abonatu eta saldutako sarreren artean, iaz baino %40,7 gehiago: iaz 19.390 hitzordu. Beraz, 7.891 hitzordu gehiago eman dira aurtengoan. Adierazitako hitzorduetatik 5806 hitzordu goizean hartu dira eta gainontzeko 21475 arratsaldez. Uztailean hartu dira hitzordu gehienak, 14647 (3299 goizez eta 11348 arratsaldez). Jende gehien ibili den eguna uztailaren 22a izan zen, 995 erabiltzailerekin.

Aurten sarrerak erosteko aukera eskaini da: guztira 1589 sarrera saldu dira (283 ekainean, 587 uztailean eta 718 abuztuan).

Irailaren 19a bitarte egongo dira zabalik kanpoko igerilekuak.

Santa Marina eta Villa Amparokoko ur parkeek ere oso harrera ona izan dute. 5-8 eta 9-12 urte arteko haurrentzako joko ezberdinak aurki daitezke bertan: Santa Barbaran, guztira, 29 joko, eta Villa Amparon, 18. Egunero daude erabilgarri 10:00etatik 20:00etara bitartean. Irailaren 30ean itxiko dira.

21-22 ikasturteko ikastaro eskaintzan, berrikuntza, kore-stretching

Indartsu abiauko da ikasturte berriko ikastaro eskaintza Musakolan eta Uarkapen, 23 ikastaro izanik aukeran:

  • Musakolan honako ikastaroak egongo dira aukeran: Pilates, Pilates terapeutikoa, Yoga, Body Balance, Egokitua, K-strech, Kore-stretching, Krossfit, Zumba, Spinning, Body Pump, Spinning Pump, Jumping, Zunba gazteak, Spinning Gazteak eta Gimnasia + 60.
  • Musakolan ere aukeran izango dira uretako jarduera guztiak: Aquagym, Matrogym, helduen igeriketa, haurtxoen igeriketa eta igeriketa egokitua.
  • Uarkapen, berriz, K-strech eta Hipopresiboak aukeran.

Kore-stretching-a gimnasioetan egunetik egunera ohikoagoa den diziplina bat da. Funtsean, yogatik, gimnasia tradizionaletik eta dantza klasikotik eratorritako ariketa ezberdinen errutina da. Mugimendu leunak dira, denborarekin muskuluen malgutasuna hobetzen dutenak.

Musakolan k-strech ikastaroa sustatu nahi da ere. Gorputza berrorekatzeko metodoa. Gorputzak bere funtzionaltasuna eta eraginkortasuna berreskuratzea du helburu. Hamaka posturalean, kate muskularrak, artikulazioak eta arnasketa lantzeko ariketen bidez.

Aire zabaleko Krosfit ikastaroa berreskuratu du ere Udalak: Intentsitate altuan burututako ariketa funtzional desberdinen bitartez, indarra eta egokitzapena landuko dituen entrenamendu sistema da. Jarduera honek kanpo aldean egitearen abantaila izango du.

Ikastaro eskaintza osoa hemen eskuragarri.

Ate irekiak irailaren 13, 14 eta 15ean

Ikastaro eskaintza osoa doan probatzeko aukera izango dute arrasatearrek irailaren 13, 14 eta 15erako antolatu diren Ate Irekietan.

Derrigorrezkoa da izena ematea Musakolako harreran edo telefonoz hurrengo zenbakian: 943 252 030.

Honakoak dira ordutegi ezberdinak:

  • Irailak 13, astelehena: K-Strech (8:30), Pilates (9:15), Hypopresiboak (9:30), Kore-stretching (10:15), Zunba (10:30), K-Strech (10:30), K-Strech (11:15), Pilates (15:00), K-Strech (17:15), Pump Spinning (17:30), Pilates terapeutikoa (17:30), K-Strech (18:15), Zunba (18:30), Spinning (18:00), Yoga (18:30), Kore-Stretching (19:30) eta Pilates (19:30).
  • Irailak 14, asteartea: K-Strech (8:15), Pilates (9:15), K-Strech (9:30), K-Strech (10:15), K-Strech (10:30), Pilates (15:00), K-Strech (17:15), Spinning (17:30), Pilates terapeutikoa (17:30), Jumping (17:30), K-Strech (17:30), Hipopresiboak (18:15), Spinning (18:00), Body Pump (18:30), Krossfit (19:30), Balance (19:30) eta Pilates (19:30).
  • Irailak 15, asteazkena: Pilates (9:15), K-Strech (9:30), Yoga (10:15), Zunba (10:30), K-Strech (10:30), K-Strech (11:15), Krossfit (12:00), Pilates (15:00), K-Strech (15:00), Hipopresiboak (17:15), Pump Spinning (17:30), Pilates terapeutikoa (17:30), Zunba gazteak (17:30), K-Strech (18:15), Zunba (18:30), Spinning (18:00), Yoga (18:30), Kore-Stretching (19:30) eta Pilates (19:30).

Haurrentzako igeriketa ikastaroak

Haurrentzako igeriketa ikastaroak ere abian dira. Astean egun bat edo bi egiteko aukera dute 4 urte arteko haurrek eta Marmokek, Izokinak eta Marrazoek ohiko jardunari eutsiko diote. 

Izen ematea irailaren 17a bitarte dago zabalik. Behin behineko zerrenda irailaren 20an argitaratuko da eta zozketa irailaren 22an egingo da. Ikastaroen hasiera urriaren 4an izango da.

Inguru segurua

Pasa den urteko dinamika jarraituz, kirol jardueren eskaintza eta kirol instalazioen erabileran osasun segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira. Neurri hauek egoeraren bilakaeraren arabera egokitzen joango dira, beti ere, erabiltzaileen ongizatea helburu izanda.