Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren 24an eta 25ean

2021/03/16
Izen ematea Musakolako kiroldegiko harreran egin behar da.

Arrasateko kirol zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren 24an eta 25ean. Oinez ibiltzeko modu hau modalitate bat da, eragiten diona ez bakarrik hankei, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari ere bai.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena. Ikastaro osoa 4 ordukoa izango da eta egun bian banatuko da:

  • Martxoaren 24an (eguaztena): 17:00 - 18:30
  • Martxoaren 25ean (eguena): 17:00 - 19:30

Bestalde, jakizue makilarik izan ezean ipar martxa praktikatzeko, materiala utziko zaizula. Jarduerak COVID-19ari dagokion protokoloak jarraituko ditu, bai eta beharrezko osasun neurriak bete ere. Izen ematea Musakolako harreran egin behar da.

Bukatzeko, Kirol Zerbitzuak adierazi gura du martxan jarriko dituela helduentzako igeriketa ikastaroak. Horien inguruan informazioa jaso gura izanez gero, deitu Musakolako kiroldegira, 943 25 20 30 telefonora.