Arrasateko Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko

2024/05/08
Card image cap
Zozketarako izen ematea jada zabalik da maiatzaren 21era arte (hura barne). Irabazleak maiatzaren 27tik aurrera emango dira ezagutzera.

Uztailaren 5 eta 6an Mondra&Roll jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian esku hartuko dute, beste batzuen artean, Cock Sparrer, Madball, The Chisel, High Vis, Bad Nerves, Sham 69, The Baboon Show, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Arene 6, Larru Beltza, Les Testarudes, Kontralde eta Roy Ellis Aka Mr Symaryp taldeek. Antolatzaileak dira Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz. Arrasateko Udala babeslea da.

Jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu babesleen artean, eta Arrasateko Udalak jaso dituen 100 bonuak herritarren artean zozketatuko ditu.

Zozketan parte hartzeko baldintza berriak

Adinaren araberako bi zozketa eta izen emate izango dira aurten. Sarreren erdia 16 eta 26 urte bitarteko gazteen artean zozketatuko dira, eta beste erdia 27 urtetik gora duten herritarren artean.

Horrez gain, ezinbesteko baldintza izango da Arrasaten erroldatuta egotea, eta azken urtean zozketaren irabazle izan zirenek ezingo dute bigarrenez jarraian irabazi.

Udalaren 100 sarreren zozketan parte hartzeko, izenemateak.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena. Zozketaren irabazleak maiatzaren 27tik aurrera emango dira ezagutzera.