Arrasateko Udalak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei eskatzen die PCR proba egin dezatela, bat eginez Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin

2020/11/17
PCR probak egiteko egitura egongo da Debagoieneko ospitaleko kanpo kontsulten eraikinaren beheko solairuan. Hitzordua hartu behar da aurrez 943 03 52 50 telefonora deituta.

Osasun sailak eta Osakidetzak Arrasateko 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunak deitu dituzte PCR proba egitera. Proba egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, azaroaren 17an, 16:00etatik aurrera, 943 03 52 50 telefonora deituta.

PCR probak egiteko egitura egongo da Debagoieneko ospitalean, kanpo kontsulten eraikinaren beheko solairuan, azaroaren 18tik azaroaren 20ra arte. Probak egingo dira 15:30etik 20:00ak arte. Udalerriko ikastetxeetako ikasleek PCR lagina hartu gura izanez gero, ez dute zertan hitzordua eskatu, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Gogoratu, Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usaimenaren galera…) isolatu etxean eta deitu osasun zentrora.

Arrasateko Udalak 13-40 adin tarteko herritar guztiei eskatu die PCR froga egiteko: “garaia da erantzukizun osoz jokatzeko, orain arte egin den moduan. Hain erraz kutsatzen den Covid-19ari guztiok batera eta era amankomun eta lankidetzan bakarrik egin diezaiokegu aurre.  Banakoaren osasuna zainduz, guztion osasuna babesten dugu.