Arrasateko Udalak 16 langabe arrasatear eta 2 taldeburu kontratatuko ditu enplegu-formakuntza programen bidez

2026/02/24
Card image cap
Egitekoen artean izango dituzte Udalaren ardurapeko natur-espazio eta natur bideen mantentze lanak egitea eta Udalaren kirol instalazioetan egokitzapen lanak egitea, batez ere igeltserotza eta pintura lanak. Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 2ra (biak barne).

Arrasateko Udalak 16 langabe kontratatuko ditu “LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2” eta “BASOLAN 3” enplegu-formakuntza programen barruan. Horrez gain, programa bakoitzerako talde buru bana ere kontratatuko da.

Bi programak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Funtsaren EGF Plus 2021-2027 Programak finantzatzen dituzte, “Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak” 2024-25 deialdiaren esparruan.

16 peoi: lana eta formazioa uztartuta

Kontratazioak honela banatuko dira:

  • “LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2”: 8 peoi
  • “BASOLAN 3”: 8 peoi

Bi programen iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta lana eta formazioa uztartuko dituzte, %75eko lan-jardunarekin.

Egiteko nagusiak:

  • LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2: Udalaren kirol instalazioetan egokitzapen lanak egitea, batez ere igeltserotza eta pintura lanak.
  • BASOLAN 3: Udalaren ardurapeko natur-espazio eta natur bideen mantentze lanak.

Programen baitan, parte-hartzaileek:

  • 107 eta 120 ordu arteko zeharkako formazioa jasoko dute (programaren arabera), lan-merkaturako gaitasunak indartzeko.
  • Arlo profesionalari lotutako formazio espezifikoa landuko dute.
  • 6 orduko orientazio indibiduala jasoko dute, laneratze prozesua planifikatzeko.

Parte hartzeko baldintzak

Besteak beste, honako baldintzak bete beharko dira:

  • Arrasaten erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Zaurgarritasun edo bazterketa-arrisku egoeran egotea (DSBE/BGE jasotzaileak, luzaroko langabeak, kualifikazio baxuko pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, desgaitasuna duten pertsonak, gizarte-bazterketa egoeran daudenak, etab.).
  • Gaztelaniazko maila nahikoa izatea.
  • Arlo profesionalerako osasun-gaitasuna izatea.

Taldeburu bana programa bakoitzean

Halaber, programa bakoitzerako talde buru bana kontratatuko da, 6 hilabeteko iraupenez eta %75eko lan-jardunarekin, Udaleko zerbitzu teknikoen ardurapean.

Eskatutako baldintzak:

  • Eskola Graduatua, LH1 edo baliokidea.
  • Euskara: 1. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea.
  • Gutxienez 10 hilabeteko esperientzia edo formazioa dagokion arloan.
  • B gidabaimena.
  • Egitekoetarako gaitasun fisikoa eta teknikoa.

Izen-ematea

Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute Lanbideren plataforman (presentzialki edo online), honako eskaintza zenbakietan:

  • LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2 (8 peoi) – 162026001820
  • BASOLAN 3 (8 peoi) – 162026001829
  • LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2 (taldeburua) – 162026001823
  • BASOLAN 3 (taldeburua) – 162026001832

Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 2ra (biak barne).

Hautaketa prozesua

Lehenengo hautaketa Lanbidek egingo du, baldintzak betetzen direla egiaztatuta. Ondoren, Arrasateko Udalak egingo du azken hautaketa, egokitasun probak eta merituen balorazioa eginez.

Informazioa eta kontsultak

Informazio gehiago Arrasateko Udalaren webgunean (www.arrasate.eus, lan eskaintzen atalean) eta BAZ-Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan:

BAZ – Biztanleentzako Arreta Zerbitzua
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8
Tel.: 943 252 000
Email: baz@arrasate.eus