Arrasateko Udalak ‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz
2025/08/05
Arrasateko Udalak ‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazio akademiko hauetako baten jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Arkitekto lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duen titulu ofiziala (Doktoretza, Lizentziatura edo Gradua).
- Euskara Hizkuntza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa.
Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124.zenbakian eta oinarri espezifikoak 2025eko uztailaren 28an, 142. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hauek betetzeko deialdia 2025eko abuztuaren 5ean argitaratu da.
Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute abuztuaren 6tik irailaren 3ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean.
Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.