Arrasateko Udalak ‘Injineru Tekniko Elektriko’ plaza beteko du behin betiko izaeraz
2026/06/18
Arrasateko Udalak ‘Injineru Tekniko Elektriko’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Injineru tekniko elektrikoa edo baliokidea (Industria Ingeniari Teknikoa, elektrizitate espezialitatean, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua).
- Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea.
Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2026ko maiatzaren 20an, 92. zenbakian. Hautaketa prozesuko oinarri espezifikoen akats zuzenketa 2026ko ekainaren 5ean, 104. Zenbakian argitaratu dira. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia ekainaren 15ean argitaratu da.
Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2026ko ekainaren 16tik uztailaren 14 arte ( biak barne) BAZen edo udaletxeko egoitza elektronikoan.
Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.
Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.