Arrasateko Udalak “TREBA nerabeak” eta “TREBA gazteak” prestakuntza saioak antolatu ditu apirilerako
2026/03/26
Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, TREBA nerabeak eta TREBA gazteak programen barruan hiru prestakuntza saio berri iragarri dituzte apirilerako. Ekimen honen helburu nagusia nerabe eta gazteen bizi kalitatea hobetzea eta haien ahalduntze prozesuan laguntzea da.
Guztira hiru saio eskainiko dira: bi nerabeei zuzenduak eta bat gazteei.
- Saioak nerabeentzat (12-16 urte)
Nerabeei zuzendutako saioak herriko Gaztelekuan burutuko dira, 17:30etik 19:30era bitartean:
- Apirilak 17, egubakoitza: Mindfulness: oreka barrutik hasten da. Ongizate emozionala landuko da Hariak taldearen eskutik. Informazio gehiago.
- Apirilak 24, egubakoitza: Fake news: gezurrak sareetan. Begirada kritikoa sustatzea helburu duen saioa, Interedek emana. Informazio gehiago.
Nerabeek Gaztetxokoetan, Gaztelekuan edota Gazte Bulegoan eman dezakete izena saio hauetan parte hartzeko.
- Saioa gazteentzat (17-24 urte)
Gazteei zuzendutako ikastaroak ongizate emozionala izango du ardatz:
- Apirilak 28, martitzena: Ongizate emozionala. Oinarrizko ikastaroa. Saio hau Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 17:00etatik 20:00etara, Ainhoa Urretagoienaren eskutik. Informazio gehiago.
Gazteentzako saio honetan izena emateko, bide digitala erabili beharko da: gip.eus/g98fi.
Prestakuntza saio hauen bidez, Arrasateko Udalak gazteen garapen pertsonalerako eta sozialerako baliabideak eskaintzeko konpromisoa berresten du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duten lankidetza estuari esker.