Arrasateko Udalak 2025-2026 ikasturteko kirol eskaintza berria aurkeztu du

2025/09/01
Card image cap
Bi ikastaro berri izango dira: Full Fitness Musakolako kiroldegian eta Eskalada ikastaroa Uarkapeko kiroldegian. Ate irekiak irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira.

Arrasateko Udalak datorren ikasturterako kirol eskaintza berritua aurkeztu du. Kirol saileko zinegotziak, Mikel San Miguelek, azaldu duenez, “Udalaren helburua da herritar guztiei aukera zabala eskaintzea aktibo egoteko eta kirola modu dibertigarrian egiteko, adin eta maila guztietara egokituz”. Deskargatu eskuorria hemen.

Bi ikastaro berri Musakola eta Uarkape kiroldegietan

Ohiko jarduerez gain, bi ikastaro berri jarriko dira martxan: Full Fitness Musakolako kiroldegian eta Eskalada Uarkapeko kiroldegian. Bi jarduera horiekin eskaintza aberastea eta publiko berriak erakartzea dute helburu.

Musakolako kiroldegian Full Fitness ikastaro berria eskainiko du Udalak. Ikastaro honetan gainontzeko ikastaroetako jarduera desberdinak konbinatzen dira. Astero jarduera aldatuko da TRX, Body Pump, Kore Strechinga… Horrela eskaintzen diren jarduera aktibo gehienak landu ahalko dira ikastaro bakarrean.

Uarkapeko rokodromo berrituan eskalada ikastaro berria emango du Udalak, adin-tarte guztietarako aukerekin:

  • Eskalada txiki (8-10 urte)
  • Eskalada gaztetxo (10-12 urte)
  • Eskalada gazte (12-16 urte)
  • Eskalada nagusiak (+16 urte)

Ohiko ikastaroak aurten ere aukeran

Musakolan eskainiko diren aretoko jarduerak honako hauek dira:

Pilates, Yoga, Body Balance, Egokitua, K-stretch, Krosfit gazteak, Zunba gazteak, Spining gazteak, Gimnasia, Kore Stretching, Total Training, Zunba, Spining, Body Pump, Hit-TRX, Hit30, Full Fitness (berria),

Musakolako igerilekuan uretako jardueren artean daude:

Aquagym, Matrogym, Igeriketa egokitua, Helduen igeriketa (hastapena, hobekuntza eta training), Haurrentzako ikastaroak, maila ezberdinetan: Zapaburuak, Marmoka, Izokina eta Marrazoa

Uarkapeko kiroldegian, eskalada ikastaroaz gain, K-stretch eta Hipopresiboak ikastaroak ere izango dira.

Ate irekiak datorren astean

Eskaintza berria ezagutzeko eta probatzeko aukera ere izango da: ate irekiak irailaren 8, 9 eta 10ean egingo dira.

Astelehena 8

9:30 Pilates (Musakola)

9:30 Total Training (Musakola)

9:30 Hipopresiboak (Uarkape)

10:30 Zumba (Musakola)

10:30 K-Strech (Uarkape)

17:30 Krosfit Gazteak (Musakola)

17:30: Spinning (Musakola)

17:30 Eskalada Txiki (8-10 urte)

18:30 Eskalada Gazte (12-16 urte)

18:30 Yoga (Musakola)

18:30 Zumba (Musakola)

19:30 Full Fitness (Musakola)

19:30 Kore Strechin (Msakola)

Asteartea 9

8:30 K-Strech (Uarkape)

9:15 Spinning (Musakola)

9:15 Pilates (Musakola)

9:30 Total Trainning (Musakola)

10:30 Body Pump (Musakola)

15:00 K-Strech (Uarkape)

17:15 Hipopresiboak (Uarkape)

17:30 Eskalada gaztetxoa (10-12 urte)

17:30 Krosfit gazteak (Musakola)

17:30 K-strech  (Musakola)

17:30 K-strech (Uarkape)

18:30 Eskalada Nagusiak (16 aurrera)

18:30 Body Pump (Musakola)

19:30 Body Balanace (Musakola)

19:30 Full Fitness (Musakola)

Asteazkena 10

9:15 K-Strech (Musakola)

10:15 Yoga (Musakola)

11:00 Hipopresiboak (Uarkape)

15:00 Pilates (Musakola)

17:15 Hipopresiboak (Uarkape)

17:30 Pilates (Musakola)

17:30 Hit 30 (Musakola)

17:30 Zunba Gazte (Musakola)

18:15 K-strech (Uarkape)

18:30 Hit TRX (Musakola)

18:30 Full Fitness (Musakola)

18:30 Spinning Gazte (Musakola)

19:30 Total Trainning (Musakola)