Arrasateko Udalak 318.000 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik gizarte larrialdietarako laguntzak indartzeko
Pertsonak izanik Arrasateko Udalaren ardatz nagusia, lehentasunezko lana da herritar guztien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea eta bermatzea.
Ildo horretan, gizarte ongizateak funtsezko zeregina du udalaren eguneroko jardunean, eta, horri jarraikiz, udalak arreta berezia eskaintzen die gizarte arriskuan edo egoera esklusiboan dauden kolektiboei, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen baitie aukera berdintasuna bermatzeko.
Lan horri lotuta, eta kolektibo horri emandako laguntza hobetzeko eta indartzeko, udalak 318.000 euro jaso ditu berriki Eusko Jaurlaritzatik, hain zuzen gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL) indartzera bideratuta.
Arrasaten, 247 espediente onartu ziren 2020an, eta 380.125,62 euro bideratu ziren. Udalaren helburua da prestazio hori bermatu eta, jakina, laguntza behar duten pertsona guztiengana heltzea, guztiontzat etorkizuna izango duen Arrasate baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko, inor atzean utzi barik.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- 248 auzotarrek hartu dute parte Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan margotuko den murala aukeratzeko parte-hartze prozesuan 2021/03/30
- Udalak parte hartze prozesu bat zabaldu du Tokiargi jubilatuen etxeko plazan arrasatear artista ugarik margotuko duten horma irudia aukeratzeko 2021/03/16
- Immigrazioa hizpide martxoaren 24an Kulturaten 2021/03/16