Arrasateko Udalak 700 zuhaitz baino gehiago landatuko ditu datozen asteetan

2022/12/29
Landaketaren kostua 7.900 eurokoa da, BEZa barne.

Arrasateko Udalak 707 zuhaitz landatuko ditu udalerriko hainbat eremutan datozen asteetan. Zehazki, landaketa honela egingo da:

  • Markulete ibai eremuan: baso tamainako 60 zuhaitz autoktono eta 10-12 cm-ko 560 zuhaitz autoktono: haltzak, lizarrak, sahatsak eta azkarrak.
  • Fagor San Andres: 10-12 cm-ko 3 haltza.
  • Mugarrite errepidearen aldean: 32 haltza eta lizar (16 baso tamainakoak eta beste 16 10-12 cm-koak).
  • Mugarrite saihesbidearen aldean: 8 azkar (4 baso tamainakoak eta beste 4 10-12 cm-koak).
  • San Kristobal hilerriaren kanpoaldea: tamaina ertaineko 20 haritz eta arte, eta tamaina ertaineko 23 azkar.
  • Plazatxoko burdineriak: azkar bat, 10-12 cm-koa.

 

Landaketaren kostua 7.900 eurokoa da, BEZa barne.

Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, “jarduketak aukera ematen du zuhaitz azalera handitzen jarraitzeko eta Arrasate berdeago, klima aldaketaren aurka babestuago eta hiri garapen iraunkorraren helburuekin konprometituago baten aldeko apustua indartzeko”.