Arrasateko Udalak 74.000€tik gora bideratu ditu gizarte arloko elkarte eta erakundeen artean banatzeko

2018/07/25
Horietatik 24.400€ Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten 28 talde eta erakundeei laguntzera bideratu ditu eta gainerako 49.745€ Gobernuz Kanpoko 7 erakundeen artean banatu ditu, horiekin lankidetza hitzarmenak garatzeko

Arrasateko Udalak berriki onartu ditu Gizarte helburua duten talde, elkarte eta erakundeen artean banatzeko 2018ko diru laguntzak. Horren arabera, guztira 74.140€ bideratuko ditu Udalak gizarte alorrean lan egiten duten talde guztien lana balioan jarri eta bultzatzeko.

Diru kopuru horretatik 24.400€ ondorengo elkarte eta erakundeen artean banatu ditu: Acabe, Ademgi, Afagi, Agifes, Agipase, Atece, Atzegi, Atzegi (Txolarte), Begisare, Behar Zana, Fundación Sindrome de Down, Goienagusi, Harreman, Hurkoa, Iturrigorri Elkarlana, Itxaropen teleofnoa, Izan, Msh-Ams, Banco de Alimentos de Gipuzkoa, Gautena, AECC, Ortzadar, Caritas Arrasate, Gurutze Gorria, Nagusilan, Adahigi, SOS Arrazakeria eta Inme. Talde, elkarte eta erakunde horiei eskainitako diru laguntzen helburua da haien programak diruz lagundu eta indartzea.

Halaber, 49.745€ ere bideratu ditu, kasu honetan, Gobernuz kanpoko 7 erakundeentzat. Elkarte eta erakunde horiek dira: Ams-Msh, Amsogra, Garabide, Harreman, Oscar Romero solidaritza batzordea, Serso San Viator, ONG Taupadak. Kasu honetan, diru laguntzen helburua da elkarte horien programak indartu eta bultzatzeko horiekin lankidetza hitzarmenak sinatzea.

Harreman eta Mundukiderekin hitzarmena berritu

Ildo beretik, esaterako, diru laguntza horiez gain, beste 15.000€ bideratuko ditu Udalak Harreman eta Mundukiderekin iaz sinatutako lankidetza akordioari jarraipena emateko. Izan ere, 2017an, Mozambike iparraldeko garapen sozioekonomikoraren programara atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen Udalak aipatu bi elkarteekin eta horren arabera, 15.000€ko ekarpena egingo dio urtero Udalak programa horri, 2000. urtetik gaur arte Harreman eta Mundukidek Mozambikeko iparraldean egiten duten lanari jarraipena eman eta laguntzeko xedez.